Taranakiko Lehen Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taranakiko Lehen Gerra
Motagatazka
Honen parte daZeelanda Berriko Gerrak
Denbora-tarte1860ko martxoaren 17a - 1861eko martxoaren 18a
Data1860ko martxoaren 17a
KokalekuTaranaki eskualdea
Potatau Te Wherowhero, maorien lehen erregea.

Taranakiko Lehen Gerran (ingelesez: First Taranaki War) lurraren jabetzari eta subiranotasunari buruzko gatazka armatu bat izan zen, maorien eta Zeelanda Berriko Gobernuaren artean gertatu zena Zeelanda Berriko Ipar Uharteko Taranaki barrutian, 1860ko martxotik 1861eko martxora.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarren arrazakeria eta lur-lapurreten aurrean, maoriak Zeelanda Berrian altxa ziren, britainiarren erasoei aurre egiteko. Maoriek Waitarako lursail bat babestu nahi izan zuten, Taranaki probintzian. Britainiarrek 3.500 soldadu inperial eraman zituzten Australiatik eta kalkulatzen da 800 bat maorien aurka borrokatu zirela. Britainiarrek esaten bazuten ere gerra irabazi zutela, ez zen hala izan, ez baitzuten lortu maorien lurren gaineko burujabetza. Hurrengo urteetan guda gehiago izan ziren kolonoen eta maorien artean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]