Tarcisio Bertone
Itxura
Tarcisio Pietro Evasio Bertone (Romano Canavese, 1934ko abenduaren 2a) italiar kardinala da.
1960an apaiztu zen eta ordutik Vercelliko artzapezpiku (1991-1995), Fedearen Doktrinarako Erakundeko idazkari (1995-2002) eta Genoako artzapezpiku (2002-2006) izan zen.
Joan Paulo II.ak kardinal izendatu zuen 2003an. 2006tik 2013ra Kardinal Estatu Idazkaria izan zen eta eta 2007tik 2014ra Kardinal Kamarlengo.
Benedikto XVI.a eta Frantzisko aita santuak aukeratu zituzten 2005eko eta 2013ko konklabeetan parte hartu zuen