Tarek Aziz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tarek Aziz
Aziz cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Tel Keppe1936ko apirilaren 28a
Herrialdea  Irak
Heriotza Nasiriya2015eko ekainaren 5a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Baghdad : Literatura
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Kaldear Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Baath Alderdi Arabiar Sozialista
IMDb nm0044303
Tarek Aziz Vladimir Putinekin batera.

Tarek Aziz (arabieraz: طارق عزيز‎ Ṭāriq ʿAzīz, Mikhail Yuhanna jaioa, asirieraz: ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢ Mīḵāil Yōḥānon, arabieraz: ميخائيل يوحنا‎ Mīḫāʾīl Yūḥannā, Manuel Christo bataiatua; Mosul, Irak, 1936ko apirilaren 28a -Nasiriya, 2015eko ekainaren 5a) irakiar politikaria izan zen. Arabiar nazionalista izan arren, Kaldear Eliza Katolikoaren kidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko ardura Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Persiako Golkoko gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.

Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, baina Jalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.

Nasiriya hiriko ospitale batean hil zen Tarik Aziz, uste denez espetxean bihotzeko bat jasan ondoren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarek Aziz Aldatu lotura Wikidatan