Tarn (ibaia)

Koordenatuak: 44°24′54″N 3°48′51″E / 44.415°N 3.8142°E / 44.415; 3.8142
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarn ibaia» orritik birbideratua)
Tarn (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera380,2 km
Geografia
Map
Koordenatuak44°24′54″N 3°48′51″E / 44.415°N 3.8142°E / 44.415; 3.8142
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera15.753 km²
Arro hidrografikoaTarn basin (en) Itzuli
Ur-emaria140 m³/s
Bokalea
()
Garona (Boudou
Saint-Nicolas-de-la-Grave)

Tarn hegoaldeko Frantziako ibaia da, Pirinioekiko paraleloan doana. 381 kilometroko luzera du eta 15.700 km²-ko arroa drainatzen du.

Tarn ibaia hego-mendebalderantz doa, bere jatorritik 1550 metrora, Lozère departamenduan, Cévennes mendietako izen bereko Lozère mendian. Arroila eta kanoien bidez, bere ibilbidea egiten du Moissacetik 3,5 kilometro beherago Garonarekin bat egin arte. Elkargune hori Tolosatik 77 km beherago dago.

Emari ugariko ur-goraldi handiak ditu, 1930eko martxoaren 3koa kasu, bere erdiko eta beheko arroa suntsitu zuena, 9,1 metroko garaierarekin Albin, 6100 m³/s-ko eta 11,5 m-ko altuerako emaria Montaubanen, eta Moissacen, Aveyronen urak jaso ondoren, 8000 m³/s-ra iritsi zena. Beste uholde handi batzuk 1996ko abenduak 8an (9,43 m Montaubanen eta 7,45 m Albin) eta 1994ko azaroaren 6an (8,62 m Montaubanen eta 7,40 m Albin) gertatu ziren.

Tarn ibaia Millau, Albi, Montauban eta Moissac herrietatik gertu igarotzen da.

Tarn ibaiaren ibaiadarren artean, Tarnon, Dourbie, Agoût eta Aveyron ibaiak aipa daitezke.

Munduko zubirik altuena den Millauko biaduktuak A75 autobideak Tarngo harana zeharkatzea ahalbidetzen du, Millau inguruan. 2004ko abenduan inauguratu zuten.