Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hartzen dute parte. Urteak daramatzate "bikote artistiko" bezala lanean. Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea lantzen dute. Obra guztiak euskaraz sortu eta eskaintzen dituzte, formato txiki-arinean edozein txokotara heldu ahal izateko modua., Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).
2012an Patxo Telleriak Max Saria euskarazko testu onenari “Larria, Kutsakorra eta mendebaldekoa” antzezlanagatik
2013an Patxo Telleriak Max Saria jaso zuen euskarazko testu onenari “Lingua Nabajorum” antzezlanagatik
2014an "Lingua Navajorum" antzezlanak Donostia Antzerki Saria ere jaso zuen
2015ean “Pankreas” antzezlanak Ercilla Saria jaso zuen Sorkuntza Dramatiko Onenagatik, bertsio bietan (euskaraz eta gazteleraz).
2019an Patxo Telleriak Teatro Rojas de Toledok banatzen dituen sari ezagunetan Gaztelaniazko Autore Onenaren saria jaso zuen Último Tren a Treblinka lanagatik (Vaiven Produkzioak-en ikuskizuna)