Tartean teatroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tartean teatroa antzerki-Konpainia bilbotarra da, 2001an sortua, hiru proiektu artistiko sustatzen dituena bere baitan: Ez Dok Hiru, Tartean eta Marie de Jongh.

Antzezlanak

Ez dok hiru

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hartzen dute parte.

Urteak daramatzate "bikote artistiko" bezala lanean: • "Marxkarada" • "Monstruo Sakratuak" • "Kaio Luma Zikina" • "Kontenedore baten Istorioak" • "Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz"

Haien lan ezagunenak, ordea, berariek "Dibertumentuak" deitzen dituztenak dira (trilogia+bat):

• Euskara Sencilloaren Manifestua

• Larru Haizetara

• Euskarazetamol

• Lingua Nabajorum


Bikote honen lanaren ezaugaurriak, hauexek lirateke:

• Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea. • Euskara hutsez sortua eta eskainia. • Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean prestatua. • Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).


Tartean

Zigilu edo izen honekin Tartean teatroak estilo askotako lanak ekoiztu eta banatu ditu:

• Sonata bat segundu batean eta piku...

• Ezin egia esan

• Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa (LKM)

• Ana Meaberen "Ipuin Kontaketak"

• Denboraren Korapiloak (Mikel Martinez)

• Karin Karan (Jokin Oregi-ren testuen irakurketa dramatizatua)

• Pankreas (2014)


Marie de Jongh

Familia osorentzako teatro gestuala. Jokin Oregiren dramaturgiak, Ana Meaberen laguntzarekin.

Egindako lanak:

• Zer duzu negarrez, Marie? (Ikuskizun onenari Saria Feten 2008)

• Robotak

• Alabatxo (Ikuskizun onenari Saria Feten 2012)

• Kibubu

Ikus, gainera

Kanpo loturak