Tartuko Arte Museoa
| Tartuko Arte Museoa | |
|---|---|
| Tartu Kunstimuuseum | |
| Kokapena | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1940 |
| Zuzendaria | Joanna Hoffmann |
| Webgune ofiziala | |
Tartuko Arte Museoa (estonieraz: Tartu Kunstimuuseum), Tartmus edo TKM ere deitua, Estoniako Tartu hirian dagoen estatuko museoa da. 1940an sortu zen[1] bertako Pallas arte eskolako kideen ekimen pribatu bati esker.[2] Hego Estoniako arte museorik handiena da, eta nazio mailan bigarrena.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1918an Pallas elkarte artistikoak Pallas Goi Mailako Arte Eskola sortu zuen, tokiko arte hezkuntzan funtsezko zeregina izan zuena. Pallas elkartea sortu zenetik hogei urtera, museo bat sortzea erabaki zuten, eta 1940ko azaroaren 17an Tartuko Udalak Suurturg plazako 3. zenbakian arte-museoa ezartzeko dekretua sinatu zuen.[oh 1]
Bigarren Mundu Gerran, museoa hainbat aldiz lekuz aldatu behar izan zuten. Egoera larriena 1943an izan zen, Lai kaleko 17. zenbakiko eraikina bonbardaketa batean suntsitu zenean. Hainbat leku aldaketa egin ondoren, 1946an, museoa Vallikraavi kaleko 14. zenbakiko bi solairutan kokatu zen.[1] Denborarekin, eraikina museoaren beharretarako berreraiki egin zen. Hasiera batean biltegi bat eta erakusketa areto batzuk zituen, baina 1999an eraikina bisitariei ixtea erabaki zuten, gero eta handiagoa zen arte bilduma hobeto zaintzeko. Gaur egun, eraikin horretan biltegia, administrazio bulegoa, langileen bulegoak, zaharberritze-tailerrak, liburutegia eta artxiboak daude.
Tartuko Arte Museoak bi artisten museo pertsonal izan zituen: Anton Starkopfen museoa, Tartun (1972-1996) eta Eduard Kutsarren museoa, Elvan (1971-2012).[4]
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1940–1941: Juhan Andre[5]
- 1941–1951: Voldemar Erm
- 1951–1952: Nikolai Jasnetski
- 1952–1977: Vaike Tiik
- 1977–1980: Toivo Toomemets
- 1980–1983: Eha Ratnik (bitarteko zuzendaria)
- 1983–1996: Mari Nõmmela[6]
- 1996–1999: Enriko Talvistu[7]
- 1999–2000: Epp Preem (bitarteko zuzendaria)
- 2000–2005: Heiki Pärdi[8]
- 2005–2013: Reet Mark[9]
- 2013–2017: Rael Artel[10]
- 2017–2019: Signe Kivi[11]
- 2019: Joanna Hoffmann (bitarteko zuzendaria)
- 2020–gaur egun: Joanna Hoffmann[12]
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tartuko Arte Museoak 23.000 artelan inguru ditu guztira: margolanak, marrazkiak, eskulturak eta arte garaikideko lanak.[13]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
August Matthias Hagen (1794‒1878). Toome muinoko hondarrak. 1825 baino lehen. Urtinta/papera.
-
Julie Wilhelmine Hagen-Schwarz (1824‒1902). Emakume italiarra ontzi batekin. c. 1850eko hamarkada. Mihisea/olioa.
-
Louis Höflinger (1827‒c. 1900). Harrizko zubia. 1860. Papera/litografia.
-
Ivan Aivazovski (1818‒1900). Aiu-Dag. Kartoia/olioa.
-
Nikolai Triik (1884‒1940). Gizon biluzia eserita. c. 1905. Mihisea/olioa.
-
Konrad Mägi (1878–1925). Vilsandiko paisaia. 1913‒1914. Mihisea/olioa.
-
Lilly Walther (1866‒1946). Tallinnen ikuspegia. 1913. Urtinta/papera.
-
Jaan Vahtra (1882–1947). Räpina errota. 1913. Taula/olioa.
-
Aleksander Uurits (1888‒1918). Emakume baten erretratua. 1917. Mihisea/olioa.
-
Villem Ormisson (1892–1941). Izadi hila margotutako arrautzekin. c. 1914‒1918. Mihisea/olioa.
-
Karin Luts (1904–1993). Konposizioa. Zorionaren uhartea. 1927. Mihisea/olioa.
-
Ludvig Oskar (1874–1951). Ilargiko paisaia landetxe batekin. c. 1930eko hamarkada. Mihisea/olioa.
-
Hando Mugasto (1907–1937). Tartuko harrizko zubia. 1931. Mihisea/olioa.
-
Nikolai Triik (1884‒1940). Tartuko negua Emajõgi ibaiarekin. 1935. Mihisea/olioa.
-
Karl Pärsimägi (1902–1942). Toomemäeko motiboa. 1936. Kartoia/olioa.
-
Kaarel Liimand (1906–1941). Ibai-ontziak Emajõgiren gainean. 1938. Mihisea/olioa.
-
Andrus Johani (1906–1941). Tartuko neguko paisaia. 1940. Mihisea/olioa.
-
Lola Liivat (j. 1928). Udaberria I. 1967. Mihisea/olioa.
-
Tiit Pääsuke (j. 1941). Erakusketa. 1982. Mihisea/olioa.
-
Peeter Allik (j. 1966). Ekonomia politikoa. 1988. Mihisea/olioa.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaur egun Raekoja plazako 3. zenbakia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Tartu Art Museum» Estonian Museums (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) Talvistu, Peeter. (2015). Inimesed, hooned ja kunst. Tartu Kunstimuuseumi lühibiograafia. Tartu: Tartu Kunstimuuseum.
- ↑ (Ingelesez) «The Tartu Art Museum» Muuseumikaart (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Ingelesez) «History» Tartmus (kontsulta data: 2025-04-16).
- ↑ (Estonieraz) Tiik, Vaike. (1967). Veerandsada aastat Tartu Riiklikku Kunstimuuseumi. Tartu: Tartu Riiklik Kunstimuuseum, 5-10 or..
- ↑ (Estonieraz)(Ingelesez) «Mari Nõmmela» Estonian Research Information System (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ (Estonieraz) Hanson, Raimu. «Kunstimuuseumi ähvardab osaliselt minek põllule» Postimees 2013-08-30 (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu kunstimuuseumi juhiks valiti Heiki Pärdi» Eesti Päevaleht 2000-05-12 (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu kunstimuuseumi direktoriks saab Reet Mark» Postimees 2005-03-08 (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu kunstimuuseumi direktoriks saab Rael Artel» Kultuuriministeerium 2012-11-16 (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu Kunstimuuseumi direktoriks saab Signe Kivi» Kultuuriministeerium 2017-04-04 (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu Kunstimuuseumi uueks direktoriks saab seni asendajana direktori tööülesandeid täitnud Joanna Hoffmann» ERR 2020-10-20 (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Ingelesez) «Tartu Kunstimuuseum SA» Museums Public Portal (kontsulta data: 2025-04-02).