Tartuko Unibertsitatea
Tartuko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Tartu Ülikool, Тартуский университет, Тартускі ўнівэрсытэт, Tartu State University, Tartu Riiklik Ülikool, Tartu State University eta Tartu Riiklik Ülikool |
Izen laburra | UT, TÜ eta ТУ |
Mota | Unibertsitate publikoa eta unibertsitatea |
Herrialdea | Estonia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jarduera | |
Kidetza | Atomium - European Institute for Science, Media and Democracy (en) ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Ikasle-kopurua | 13.000 (2021) |
Agintea | |
Errektorea | Toomas Asser (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Legezko forma | juridical person in public law (en) ![]() |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1918 1632 |
Aurrekoak | Landesuniversität Dorpat (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Tartuko Unibertsitatea (estonieraz: Tartu Ülikool, latinez: Universitas Tartuensis / Dorpatensis) Estoniako unibertsitaterik zaharrena da. 15.000 ikasle inguru ditu eta 2.000 irakasle.[1]
THEren unibertsitateen sailkapen akademikoaren arabera, unibertsitatea rankingeko lehen postuan dago Herrialde Baltikoetan. Sailkapen horren arabera, 301-350 postuen artean dago mundu mailan. Zehazki, sailkapen beraren arabera, bizitza-zientzien saila 176-200 postuen artean dago, eta psikologia, informatika, arteak eta osasun zientzien saila 251-300 postuen artean.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediako Gustavo II.a Adolfo erregeak sortu zuen 1632an, Tartu hiria Suediarren parte zenean; bere garaian, Suediako bigarren unibertsitatea izan zen Uppsalakoaren ondoren (1477an sortua).
Unibertsitate honen aurreko izenak honako hauek izan ziren: Gustaviana Dorpatensis Akademia (1632 – 1665), Gustavo-Karolina Akademia (1690 – 1710), Imperatorski Derptski Universitet (Dorpateko Inperio-Unibertsitatea, 1802 – 1893), Imperatorski Jurievski Universitet (Jurieveko Inperio-Unibertsitatea, 1893 – 1918), Eesti Vabariigi Tartu Ülikool (Estoniako Estatu-Unibertsitatea Tartun, 1919 – 1940) eta Tartu Riiklik Ülikool (Estatu-Unibertsitatea Tartun, 1940 – 1941 eta 1944 – 1989).
1802 eta 1893 artean errusiar administrazioaren orbitan funtzionatu zuen, hala ere bere garaiko Alemaniako unibertsitaterik garrantzitsuenetakotzat hartzen zuten, bere irakasleen erdiak baino gehiago Alemaniakoak zirelako eta % 40 Baltikoko alemaniarrak zirelako. Garai hartan, Alfred Wilhelm Volkmann, Wilhelm Ostwald eta Karl Ernst von Baer nabarmendu behar dira.
Eraikin nagusia 1809koa da, Johann Wilhelm Krause maisuak egina eta Greifswaldeko Christian Holz artisauak apaindua. 1811n behatoki astronomikoa eraiki zuten, eta Friedrich Georg Wilhelm Struve eta Johann Heinrich Mädlerren eskutik Europako ikerketa astronomikoko zentro nagusietako bat bihurtu zen. Lorategi botanikoa Gottfried Albrecht Germann (1806) irakasleak egin zuen.
1882. urtearen inguruan errusiartze-aldi bat hasi zen, eta derrigorrezkoa bihurtu zen errusierazko irakaskuntza (sail teologikoa izan ezik, non alemanezko hezkuntzak ideia protestanteekin jarraitu zuen 1916ra arte). 1919an, Estoniako unibertsitate nazional bihurtu zen, eta horrela funtzionatu zuen 1940. urtera arte, non tropa sobietarrek eta alemaniarrek okupatu zuten. 1944tik 1989ra arte Sobietar Batasunaren orbitan funtzionatu zuen. 1992tik independentzia akademiko osoa berreskuratu du.
Gaur egun Coimbra Taldeko eta Utrechteko Sareko kidea da.[3]
Honoris causa doktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Umberto Eco (1996)
- Tenzin Gyatso (2005)
- Tarja Halonen (2004)
- Jaan Kross (1989)
- Arvo Pärt (1998)
- Konstantin Päts (1938)
- Thure von Uexküll (1994)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Estonieraz) «TÜ statistika» statistika.ut.ee.
- ↑ (Ingelesez) «University of Tartu» Times Higher Education (THE) 2024-04-06.
- ↑ University of Tartu. .