Edukira joan

Tartuko harrizko zubia

Koordenatuak: 58°22′51″N 26°43′33″E / 58.38081°N 26.72592°E / 58.38081; 26.72592
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tartuko harrizko zubia
Kokapena
Herrialdea Estonia
KonderriTartu konderria
UdalerriTartu Hiria
Koordenatuak58°22′51″N 26°43′33″E / 58.38081°N 26.72592°E / 58.38081; 26.72592
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1779 - 1784
Suntsiketa 1941eko uztailaren 9a
Inaugurazioa1784
Gurutzatzen duEmajõgi

Tartuko harrizko zubia (estonieraz: Kivisild) Tartu hirian zegoen zubi bat da, Estonian. XVIII. mendean eraiki zen eta Bigarren Mundu Gerran suntsitu zen. Emajõgi ibaia zeharkatzeko erabili zen.

1775ean sute handi batek Tarturen zati handi bat suntsitu zuen[1]. Hiriaren berreraikitze lanen barnean Katalina II.a Errusiakoak zubi bat eraikitzeko agindu zuen.[1] Ia urtebetez zubiaren kokapena eztabaidatzen egon ondoren 1776an hasi zituzten eraikitze lanak eta 1784an amaitu zen. Urte hartako irailaren 16an ireki zuten trafikorako. J. Carl Siegfrieden arkitektoak eta Johann Zaklowsky ingeniariak diseinatu zuten zubia. Berehala bihurtu zen hiriaren sinboloetako bat.[1]

Bigarren Mundu Gerran suntsitu egin zuten. 1941eko uztailaren 9an tropa sobietarrek mendebaldeko arkua eraitsi zuten eta 1944an alemaniar soldaduek ekialdeko arkua bota zuten.[2]

Hurrengo urteetan txalupa bat erabili izan zen bidaiariek ibaia zeharkatzeko eta 1959. urtean Kaarsild zubia eraiki zen toki berean.[3]

3.000 harri bloketik gora erabili ziren. Emajõgi ibaia bitan banatzen da erdin dagoen uharte batek eraginda. Uhartetik arku bana zabaldu zen ertzetara eta erdian bi ate neoklasiko handi zeuden, altxagarria zen zubi zati batekin. Arku bakoitzak 14 metro neurtzen zituen eta zubi altxagarriak 8,5 metro. Zubi altxagarriari esker itsasontzien bidea ez zen oztopatzen. 1920. hamarkadan tarteko zatia finkoa bihurtu zen eta burdinezko habeak eta hormigoia erabili ziren hura igarotzen zuten autobusen pisuari eusteko.[4]

Zubiaren galtzadak 5,6 metrotako zabalera zuen, erdiko ateetan lau metro soilik. [1]

Harrizko zubia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Estonieraz) «Kivisild» www.tartu.ee 2025-02-28 (kontsulta data: 2025-04-01).
  2. «Kaarsild • XX sajandi arhitektuur» register.muinas.ee (kontsulta data: 2024-11-10).
  3. (Ingelesez) «Arch Bridge (Kaarsild)» Visit Tartu (kontsulta data: 2025-04-01).
  4. (Ingelesez) «EUROPA - Stone Bridge in Tartu» AS Eesti Post - e-pood (kontsulta data: 2025-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]