Tate

Tate da Ingalaterrako Arte Britainiarraren eta arte modernoaren Galeria Nazionalaren izena. Berez, lau museoen sarea da: Tate Britain (1897an irekita, lehen Tate Gallery izena zuen), Tate Liverpool (1988), Tate St. Ives (1993) eta Tate Modern (2000). Multzo guztiaren webgune ofiziala Tate Online da, 1998an sortua. Tate erakundea estatukoa da, eta, horregatik, gobernu britainiarraren altxor publikoaren zuzkidura jasotzen du. Zuzendari kargua zazpi urterako da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko Tate arte-galeriari ofizialki National Gallery of British Art deitu zitzaion, eta Millbanken zegoen, Pimlicon (Londres), lehen Millbankeko espetxea zegoen lekuan. Britainiar Artearen Galeria Nazionalaren ideia 1820ko hamarkadan proposatu zuen lehen aldiz sir John Leicester, Tableyko baroiak, baina denbora behar izan zuen errealitate izateko. Ondoren, Robert Vernonek 1847an eman zion bere bilduma Londresko National Galleryri, eta hamarkada bat geroago, John Sheepshanksek berea eman zion South Kensingtongo Museoari, gaur egun Victoria and Albert Museum izenarekin ezagutzen dena. Bi kasuetan, obrak museo orokorragoetan sartzen ziren, eta, beraz, arte britainiarrera berariaz bideratutako zentro baten proiektua egiteke zegoen oraindik.
Berrogei urte geroago, Henry Tatek, negozio-gizona eta arte-bildumagilea, bere burua eskaini zuen britainiar arteari aterpe emateko galeria bat sortzeko: eraikin handi bat eraiki zuen eta bere bilduma bertan ere utzi zuen. Hasieran museoa garaiko arte britainiarrera mugatu zen, Victoriar Ingalaterrako margolariengan zentratuz, baina gero Paul Cezanne eta Pablo Picasso bezalako egileen arte modernoa gehituz joan zen. 1954ra arte, museoa National Galleryren menpe egon zen.
Urteekin, bilduma handituz joan zen dohaintza eta legatu gehiagoei esker. 1930eko hamarkadan Europako abangoardien adibideak batu zituen, baina gerraostean arte kontserbadoreago baterantz jo zuen. 1950eko eta 60ko hamarkadetan, arterik ausartenarekiko interesa berreskuratu zuen erakundeak, eta Britainia Handiko Arte Kontseiluko ikusizko arteen sailak aldi baterako erakusketak sortu eta antolatu zituen Taten, esaterako, 1966an Marcel Duchampen atzera begirakoa.
Museoak espazio arazoak zituen eta aldizka bere erakusketa iraunkorra txandakatu behar zuen; beraz, logikoa zen bildumaren alderdi "britainiarra" eta "modernoa" bereiztea. Gaur egun, Londresko eraikin bereizietan daude: Tate Modernek, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean, arte modernoaren bilduma nazionala erakusten du, 1900etik gaur egunera arte, eta jatorrizko galeria (gaur egun Tate Britain deitua) arte britainiarraren galeria nazionala da, 1500etik gaur arte. Britainiar arte modernoa bi galerietan aurki daiteke. Tate Modern zentroa sir Nicholas Serota zuzendariaren arrakastatzat jotzen da. Bere lehen urtean, munduko museorik bisitatuena izan zen, 5.000 bisitarirekin.[1]
1998an Tateren webgune ofiziala sortu zen, orain Tate lau galeriei buruzko informazioa ematen duena: Tate Britain, Tate St Ives, Tate Liverpool eta Tate Modern.

Turner Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turner Saria, (ingelesez: Turner Prize) Erresuma Batuan urtero ospatzen den arte-gertakizuna da. Urte bakoitzean saria 50 urte baino gutxiago duen artista britaniarra ematen zaio. Dena dela, 2017an adinaren muga hori kengu egin zen. Sarritan, aukeratutako lanak oso polemikoak gertatu dira. [2]
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tateko zuzendariak (lehen Britainiar Artearen Galeria Nazionala eta Tate Gallery) gaur egun Zuzendaria du izenburu. 1917ra arte, Zaindari esaten zioten (Keeper).[3]
- Charles Holroyd (1897tik 1906ra)
- D. S. MacColl (1906tik 1911ra)
- Charles Aitken (1911tik 1930era)
- James Bolivar Manson (1930tik 1938ra)
- John Rothenstein (1938tik 1964ra)
- Norman Reid (1964tik 1979ra)
- Alan Bowness (1980tik 1988ra)
- Nicholas Serota (1988tik 2017ra)
- Maria Balshaw (2017tik - gaur egun)
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tate Britain
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tate Modern
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Umberto Boccioni
- Pierre Bonnard
- Georges Braque
- Marc Chagall
- Salvador Dalí
- Giorgio de Chirico
- Fernand Léger
- Paul Klee
- René Magritte
- Joan Miró
- Amedeo Modigliani
- Piet Mondrian
- Pablo Picasso:
- Jackson Pollock
- Andy Warhol
- Vasily Kandinsky:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Tate Online.
- (Ingelesez):Turner bilduma online.