Taula periodikoko bloke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taula periodikoaren bloke» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Taula periodikoko blokeak taula periodikoan elkarren ondoan dauden taldeen multzoak dira. Bloke bakoitzeko elementu guztietan energiarik altuena daukan elektroia orbital atomiko berean dago. Bloke bakoitzari berau ezaugarritzen duen orbitalaren izena eman zaio:

Blokeen izenak (s, p, d, f, g, h,...) orbital atomiko bakoitzari lotutako linea espektroskopikoaren kalitatetik eratorri da (ingelesez): sharp (zorrotza), principal (nagusia), diffuse (difusoa), fundamental (funtsezkoa), eta gainerakoak ordena alfabetikoa erabiliz izendatu dira.