Taurica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Greziako koloniak, K. a. VI. mendean.

Taurica (antzinako grezieraz: Ταυρις, Ταυριδα, latinez: Taurica), batzuetan Tauris, Tauride edo Tauriar Kersonesoa Antzinako Grezian Krimeako penintsula eta inguruko lurrei ematen zitzaien izena da. Izena tauroak bertan bizi zirelako ematen zioten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taurican hainbat herri ezberdin bizi ziren. Barnealdeko eskualdetan eszitak bizi ziren, eta kostaldeko mendietan tauroak bizi ziren, zimeriarren adarretako bat.

Greziar kolonoak iritsi zirenean hainbat kolonia eraiki zituzten, adibidez Kersoneso (doriarrek sortua), gaur egungo Sebastopoletik gertu eta Eupatoria.

II. mendean Tauricako ekialdeko area Bosforoko Erresumaren barruan sartu zen, hau Erromako Inperioaren parte izan aurretik. Azken erregeak IV. mendean izendatu zituzten, hunoek lurra okupatu zuten arte. Hauek VI. mendera arte bertan bizi izan ziren.

Hunoen ostean godoak etorri ziren, ahalik eta Justinianok Bizantziar Inperioaren esku utzi zuen arte. Hauek bertan izan ziren mongoliarrak etorri ziren arte. Horren ostean genovarrak izan ziren bertan, hainbat kolonia sortuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]