Edukira joan

Te-arbola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Te-arbola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaMyrtaceae
GeneroaMelaleuca
Espeziea Melaleuca alternifolia
Cheel, 1925
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakTe-arbolaren olio

Te-arbola[1] (melaleuca alternifolia) Myrtaceae familiako hosto iraunkorreko zuhaixka da. Jatorriz Australiakoa, Hegoaldeko Gales Berriko iparraldeko kostaldeko lur zingiratsuetan hazten da.

5 metroko altuera duen zuhaixka edo zuhaitz txiki bat da. Hosto estu eta aromatikoak, linealak, 10-35 mm luze eta 1 mm zabal. Lore zuriak 3-5 cm luze diren zirietan hazten dira. Fruitua txikia eta egurtsua da, kopa-formakoa. 2-3 mm-ko diametroa du.

Te-arbolaren olioari zenbait propietate egozten zaizkio. Olioa sendagai gisa erabili izan dute eki-barnealdeko australiar indigenen artean, te-arbolak erabiltzen baitituzte hosto zanpatuetako olioak arnastuz eztula eta hotzeria tratatzeko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2002]
  2. (Ingelesez) «Tea tree oil» MedlinePlus, U.S. National Library of Medicine 2020-10-1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.