Te-etxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yugao-tei, Kanazawa.

Te-etxeak (ingelesez askotan tea houses esaten zaie), baita ere chashitsuak, dekorazio errazeko lokalak dira non lasai-lasai tea hartzen baita. Haren funtzioa aztertzen den kulturaren araberakoa da; kultura batzuek te-etxe ugari dituzte.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Te-etxeek Ekialdeko praktika batean dute haien jatorria, zehazki tearen zeremonia izenarekin ezagutzen den japoniar ohitura batean (Cha-no-yu). XIII. mendean sortu zen tradizio hau, samurai japoniarrak te matxa hartzen hasi zirenean, hau da, te beltzaren landaretik ateratzen den te berde mota bat. Te-etxeen jatorria eta historia ezagutzeko, Cha-no-yu edo tearen zeremonia japoniar tradizioa ezagutu behar da.

Tearen zeremonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiaotong te-etxea Txinan. Txinako Chongqing hiriko bizi-erritmo geldoaren erakusgarri da.

Esan bezala, tearen zeremoniaren oinarriak XIII. mendean samuraiak te matxarekin zaletzen hasi ziren unetik jarri ziren. Horri Zen budismoa gehitu behar zaio, budismoaren japoniar bertsioa.

Zeremonia tea prestatu eta zerbitzatzean datza, baina eguneroko beste edozein jarduerak bezala, modu idorrean egin beharrean, praktika horrek balio handia hartzen du Japonian, non umiltasuna, naturaltasuna, sinpletasuna, moderazioa eta abar agertzen diren.

Tearen zeremoniak, osorik egiten bada (bertsio honetan Cha-ji izena hartzen du), lau orduko iraupena du. Kasu honetan, ez da tea prestatzera mugatzen, baizik eta kaisekia (janari arina), usuxa, te arina eta koitxa (te lodiagoa eta astunagoa) sartzen dira ere bai.

Zeremoniaz arduratzen den pertsonak jakintza tradizional batzuk ezagutu behar ditu, te motei eta horien ekoizpenari buruzko ezagutzak, kimonoa, lore-konponketa, kaligrafia, intsentsua..., bezeroei harrera egokia egiteko.

Te-etxearen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeremonia solemne honen testuinguruan uler daiteke chashitsu edo te-etxeen jatorria. Japoniako etxeetako roji motatako lorategietan zeuden etxola txikiak ziren, eta tearen zeremonia egiten zuten bertan.[2]

Txabola material naturalez egina dago, teilatu baxukoak dira, eta horrela, zeremonian parte hartzen dutenek belauniko sartu behar dute, harrotasuna ahaztu eta apaltasunez bustiz. Etxera sartzeko, gonbidatuek oinetakoak erantzi eta tabiak jantzi behar dituzte, galtzerdi zuri batzuk.[3]

Te-etxeak lore naturalez apainduta egoten dira, eta horiek urtaroaren arabera aldatzen dira. Horiez gain, harrera-gela horman zintzilik dagoen txabana batez apainduta egoten da; kaligrafia edo pintura bat izan daiteke.

Te-etxeak munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniarrekin batera ohitura mundu osoan zabaldu da. Dena dela, ez dira Japoniako bezalakoak. Gaur egun Hispanoamerikan zein Txinan aurki daitezke. Herrialde bakoitzak bere ezaugarri propioak eman dizkie etxe horiei.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]