Edukira joan

Team Jayco–AlUla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Team Jayco–AlUla
Datuak
Izen ofiziala
GreenEDGE Cycling, Orica-GreenEDGE, Orica-BikeExchange, Orica-Scott, Mitchelton-Scott, Team BikeExchange, Team BikeExchange-Jayco eta Team Jayco AlUla
Izen laburraGEC, OGE, OBE, ORS, MTS, BEX eta JAY
MotaProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaAustralia
Agintea
KudeatzaileaNew Global Cycling Services (en) Itzuli
EntrenatzaileaMatt White (en) Itzuli, Vittorio Algeri, Julian Dean, Laurenzo Lapage, David McPartland, Neil Stephens eta Matthew Wilson
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera2012
webgune ofiziala
Twitter: ORICA_GreenEDGE Instagram: greenedgecycling Edit the value on Wikidata

Team Jayco–AlUla (UCI kodea: JAY) australiar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena (lehen talde australiarra kategoria horretan). 2012. urtean debutatu zuen.

2011. urtean zehar hasi ziren australiar taldea sortzen Shane Bannan, Australiako hainbat txirrindularitza egituraren buru izandakoa, eta Gerry Ryan enpresagizon australiarra. Berehala jo zuten Neil Stephens txirrindulari-ohi eta zenbait taldetako zuzendari izandakoarengana, proiektuaren kirol-atalaren buru izan zedin. Espreski taldea martxan jartzeko Gerry Ryanek sortu zuen GreenEDGE elkartea izan zen babeslea hasiera batean, beste enpresekin akordioak lortu artean.

Helburua WorldTour lizentzia lortu eta Frantziako Tourra lehiatzea zen, nahiz eta nagusia lehiatzeko aukerarik ez izan. Horrez gain, denboraldian zehar emaitza onak lortzeko moduko taldea osatu nahi izan zuten, nukleo australiarrarekin baina mundu osoko txirrindulariz osatua.

Santini arropa-marka eta SCOTT bizikleta-etxea izango ziren babesleetako bi. Subaru autoak erabiltzen zituzten, eta beste zenbait akordio txiki ere itxi zituzten.

2012ko maiatzean Orica Limited enpresa izendatu zen lehen babesle gisa, izena GreenEDGE Cycling izatetik Orica-GreenEDGE izatera pasatuz.

2012: lehen denboraldia arrakastatsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simon Gerrans australiarra izan zen lehen denboraldian zehar taldeburua. WorldTourreko hainbat garaipen lortu zituen: Tour Down Under australiarreko sailkapen nagusia, Milan-San Remo monumentua eta Quebeceko Sari Nagusia. Horrez gain, Amstel Gold Race klasikoan hirugarren sailkatu zen, Donostia Klasikoan bigarren, eta Australiako Txapelketa irabazi zuen errepideko modalitatean.

Michael Albasini suitzarrak ere denboraldi bikaina osatu zuen, Kataluniako Itzulia irabazteaz gain bertan etapa bat eta Suitzako Itzulian beste bat irabazi baitzituen. La Flèche Wallonnen podiumera igotzea ere lortu zuen.

WorldTourreko astebeteko itzulietan hainbat etapa ere eskuratu zituen taldeak: Daryl Impeyk Euskal Herriko Itzulian, Luke Durdbridgek Dauphiné Libérén, Svein Tuftek Eneco Tour-ean eta Aidis Kruopisek Poloniako Itzulian. Tirreno-Adriatikoko eta Eneco Toureko taldekako erlojupekoak ere irabazi zituzten.

Itzuli handietan bi etapa garaipen lortu zituzten (Matthew Goss esprinterrak Italiako Giroan eta Simon Clarkek Espainiako Vueltan (mendiko sailkapena irabazteaz gain). Matthew Gossek Frantziako Tourreko hainbat etapa podiumean amaitu zituen, eta Allan Davisek ere aukera onak izan zituen Espainiako Vueltan.

2025eko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonala 2025
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Hagos Welay Berhe2001.eko urriak 22ETH EtiopiaEF Education-Nippo Development (2022)
Koen Bouwman1993.eko abenduak 2NED HerbehereakTeam Visma | Lease a Bike (2024)
Alessandro De Marchi1986.eko maiatzak 19ITA ItaliaIsrael-Premier Tech (2022)
Davide De Pretto2002.eko apirilak 19ITA ItaliaZalf Euromobil Fior (2023)
Robert Donaldson2002.eko apirilak 8GBR Erresuma BatuaTrinity Racing (2024)
Paul Double1996.eko ekainak 25GBR Erresuma BatuaTeam Polti Kometa (2024)
Edward Dunbar1996.eko irailak 1IRL Irlandako ErrepublikaIneos Grenadiers (2022)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Felix Engelhardt2000.eko abuztuak 19GER AlemaniaTirol KTM Cycling Team (2022)
Anders Foldager2001.eko uztailak 27DEN DanimarkaBiesse-Carrera (2023)
Patrick Gamper1997.eko otsailak 18AUT AustriaRed Bull-Bora-Hansgrohe (2024)
Dylan Groenewegen1993.eko ekainak 21NED HerbehereakJumbo-Visma (2021)
Asbjørn Hellemose1999.eko urtarrilak 15DEN DanimarkaASD Swatt Club (2024)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17AUS AustraliaJayco-AIS (2011)
Christopher Juul-Jensen1989.eko uztailak 6DEN DanimarkaTinkoff-Saxo (2015)
Jelte Krijnsen2001.eko maiatzak 12NED HerbehereakParkhotel Valkenburg (2024)
Michael Matthews1990.eko irailak 26AUS AustraliaTeam Sunweb (2020)
Hamish McKenzie2004.eko irailak 13AUS AustraliaHagens Berman Jayco (2025)
Luka Mezgec1988.eko ekainak 27SLO EsloveniaGiant-Alpecin (2015)
Kelland O'Brien1998.eko maiatzak 22AUS AustraliaSt Kilda Cycling Club (2020)
Ben O'Connor1995.eko azaroak 25AUS AustraliaDecathlon-AG2R La Mondiale (2024)
Luke Plapp2000.eko abenduak 25AUS AustraliaIneos Grenadiers (2023)
Elmar Reinders1992.eko martxoak 14NED HerbehereakRiwal Cycling Team (2022)
Mauro Schmid1999.eko abenduak 4SUI SuitzaSoudal Quick-Step (2023)
Campbell Stewart1998.eko maiatzak 12NZL Zeelanda BerriaBlack Spoke Pro Cycling (2021)
Jasha Sütterlin1992.eko azaroak 4GER AlemaniaBahrain Victorious (2024)
Max Walscheid1993.eko ekainak 13GER AlemaniaCofidis (2023)
Filippo Zana1999.eko martxoak 18ITA ItaliaBardiani CSF Faizanè (2022)
Chris Harper1994.eko azaroak 23AUS AustraliaJumbo-Visma (2022)
Alan Hatherly1996.eko martxoak 15RSA HegoafrikaEF Education-Nippo Development (2023)
Jack Ward (Abuk 1–Abek 31, ikaslea)2005.eko maiatzak 2AUS Australia
Iturria : ProCyclingStats

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]