Teatro Colón

Koordenatuak: 34°36′04″S 58°22′59″W / 34.601083333333°S 58.383083333333°W / -34.601083333333; -58.383083333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Teatro Colón
Fatxada nagusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Koordenatuak34°36′04″S 58°22′59″W / 34.601083333333°S 58.383083333333°W / -34.601083333333; -58.383083333333
Map
Historia eta erabilera
Reconstruction 1908
Berreraikuntza 2010
Izenaren jatorriaKristobal Kolon
ErabiltzaileaTeatro Colón (en) Itzuli
Edukiera2.478
Arkitektura
ArkitektoaLuca Pierotti (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Webgune ofiziala

Teatro Colón, Argentinako hiriburu den Buenos Airesen dagoena, munduko opera antzokirik garrantzitsuenetako bat da bere tamaina, akustika eta ibilbideagatik. Bere akustika bikainagatik operarako bost antzokirik hoberenetako bat bezala hartua da.

Milango La Scala, Wiener Staatsoper, Dresdeko Semperoper eta Parisko Operaren parekoa, musika maite dutenen toki bazterrezina da. Colón antzokia betidanik publikoak eta artistarik handienek ohoratutako antzoki bat izan da.

1908an inauguratu zuen Antonio Paoli / Hermógenes Irulegi tenore ospetsuak.[1]

2006 amaieran, Teatro Colónek zaharberritze kontserbatibo eta modernizazio teknologikoko prozesu sakon bat jasan zuen, bere oparotasun garaiko jatorrizko distira itzuli ziona, bere akustika mantentzea lortuz. 2010eko maiatzak 24an berrirekia izan zen, Argentinaren Bigarren Mendeurrenaren jaien zati bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Antonio Paoli – Fundación Nacional para la Cultura Popular | San Juan, Puerto Rico» prpop.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).