Ted Danson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ted Danson
Ted Danson 2008 number 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Edward Bridge Danson III
Jaiotza San Diego1947ko abenduaren  29a (70 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Los Angeles
Familia
Ezkontidea(k) Mary Steenburgen  (1995-10-07 -
Hezkuntza
Heziketa Carnegie Mellon Unibertsitatea 1972) Arte Ederren batxilergoa
Kent School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta telebista-ekoizlea
Altuera 74 hazbete
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001101

Edward Bridge "Ted" Danson III (1947ko abenduaren 29a, San Diego, Kalifornia) estatubatuar zinema eta telebistako aktore bat da. Kalifornian jaio arren, gaztaroa Arizonan igaro eta gaur egun Kaliforniako Los Angeles hiria eta Massachusetts estatuko Chilmark udalerriaren artean bizi da. 1995. urteaz geroztik Mary Steenburgen aktorearekin ezkondua dago.

1980ko hamarkadan nagusiki Cheers telesaileko protagonista izateagatik ospetsu bilakatu zen, 1990ko hamarkadan Becker telesaila antzeztu zuen, eta ondoren CSI: Crime Scene Investigation eta CSI: Cyber telesailak antzeztu izan ditu.

Zineman berriz film ugari anteztu ditu, nagusiki komediak, tartean The Onion Field (1979), Body Heat (1981), Creepshow (1982), Little Treasure (1985), Just Between Friends (1986), A Fine Mess (1986), Three Men and a Baby (1987), Dad (1989), Cousins (1989), Three Men and a Little Lady (1990), Made in America (1993), Getting Even with Dad (1994), Loch Ness (1996) eta Saving Private Ryan (1998).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ted Danson Aldatu lotura Wikidatan