Tef

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tef
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaEragrostideae
GeneroaEragrostis
Espeziea Eragrostis tef
(Zucc.) Trotter
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakteff (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Tefa edo teffa (Eragrostis tef, amhareraz: ጤፍṭēff, tigrinyeraz: ጣፍṭaff) Afrikako iparrekialdeko etiopiar mendigunean sortutako urteroko landare belarkara da. Nutrizioaren aldetik ezaugarri interesgarriak dauzka: zuntz dietetiko eta burdina asko dauka eta proteinez eta kaltzioz horniturik dago. Artatxikia eta kinoa bezala egosten da, baina hazia txikiagoa da.

Labore garrantzitsua da Etiopian eta Eritrean (injera izeneko janariaren osagaia da), eta Indian eta Australian ere erabiltzen da. Hain hazi txikia izanik (milimetro bateko diametrokoa), aski dira eskukada batean kabitzen diren aleak soro oso bat ereiteko eta, beraz, bizimodu nomada edo erdinomadarako egoki-egokia da.