Teila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zeramikazko teilak.

Teila eraikuntzen estaldura egiteko erabiltzen den pieza da, buztin egosiz egin ohi dena[1]. Badaude teilatuak egiteko beste erak, baina, izenak dioen bezala hau estaldura nagusia da Euskal Herrian.

Bere erabilera zaharra da oso. Antzinako Grezian hasi omen ziren[2], izan ere, Atenasen Kerámikon izeneko errebal bat omen zegoen, bertan zeramikazko teilak egiten zituztelako.

Formaren arabera, honako teilak daude:

  • Erromatar teila.
  • Arabiar teila: Kanal tronkokonikoaren forma eta 30-50 bat zentimetroko luzera duena.[1]
  • Teila laua: Forma angeluzuzena eta azpiko ertza borobildua daukana.[1]
  • Teila mistoa.
  • Teila plastikoa, material honetaz egina delako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Teila, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=teila .
  2.   Overbeck, John C., «Greek Towns of the Early Bronze Age», The Classical Journal 65 (1): 1-7 (5) .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teila Aldatu lotura Wikidatan