Teilatu berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teilatu berdeak Faroetan tradizionalak dira.

Teilatu berde deritze mintz iragazgaitza oinarri duen landarediarekin guztiz edo partzialki estalitako teilatuei. Beste geruza batzuk ere izan ditzakete, hala nola, drainatze-sistemak, ureztatze sistemak eta langa funtzioa duten sustraiak.

Teilatu berdeek hainbat helburu izaten dituzte, adibidez, euri-urak xurgatzea, isolatzaile gisa funtzionatzea eta bioaniztasuna sustatzea.

Loreontziak edo teila berdeak dituzten teilatuak ez dira teilatu berdetzat hartzen, horretarako energia-kontsumoa edo bioaniztasuna hobetu behar baita.

Eguzki panelak edo bestelako teknologia ekologikoren bat duten teilatuak teilatu berdeen adibide dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.