Tekneziozko izar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tekneziozko izarrak euren espektroak teknezio elementuaren presentzia adierazten duten izarrak dira. Mota honetako lehen izarrak 1952an aurkitu ziren, izar nukleosintesiaren lehen froga zuzena emanez, hau da, elementu arinagoetatik abiatuta elementu astunagoak sortzea izarren barnean. Teknezioaren isotopo egonkorrenek soilik milioi bat urteko bataz besteko bizitza dutenez, izarren barnean elementu honen presentziarako azalpen bakarra nahiko gertuko iragan batean sortu izana da. Teknezioa M motako zenbait izarretan, MS, MC motakoetan, S motakoetan eta C motako izarretan ikusi da.

Tekneziozko izar ezagunenen artean R Hydrae, T Ceti, Ji Cygni, NO Aurigae eta OP Herculis daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]