Teknika

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Teknika da emaitza jakin eta eraginkor bat lortzea helburu duten prozedura, arau, ekintza eta protokoloen multzoa, dela informatikaren, zientzien, artearen, kirolaren, hezkuntzaren edo beste edozein jardueraren alorrean.

Teknikaren eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, teknikak eskuzko trebetasunak nahiz gaitasun intelektualak eskatzen ditu, eta, sarritan, tresnak eta zenbait ezagutza erabiltzea. Animalietan teknikak espezie bakoitzaren ezaugarriak dira. Gizakian, teknika ingurunea aldatzeko beharretik sortzen da, eta transmitigarria da, nahiz eta ez den beti kontzientea edo gogoetatsua. Normalean, gizabanako bakoitzak besteengandik ikasten du (batzuetan asmatzen du) eta, azkenik, aldatu egiten du. Sineste orokorra da, pertsonak baino ez direla irudimenarekin eraikitzeko gai, gero errealitatean zehaztu ahal izateko zerbait. Hala ere, goi-mailako primate batzuek, gizakiaz gain, erremintak egin ditzakete. Teknika, batzuetan teknologiatik bereizten zaila dena, ingurunea bere beharretara hobeto egokitzeko eraldatzeko beharretik sortzen da. Teknologiak teknika erabiltzen du.

Tekne[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tekne (antzinako grezieraz: τέχνηtékhnē, eskulana, artea) termino filosofiko bat da, egiteari edo fabrikazioari erreferentzia egiten diona, eta, aldi berean, "Teks-" protoindoeuropar errotik eratorria, "Ehundu" esan nahi duena, baita "fabrikatu" ere[1]. Jarduera gisa, teknikoa zehatza, aldakorra eta testuinguruaren mendekoa da. Terminoak printzipioen ezagutzaren inplikazioan episteme kontzeptuaren antza du, hau da, «Bi hitzak ezagutzarako izenak dira, zentzurik zabalenean»[2]. Hala ere, biak desberdinak dira[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «*teks- | Meaning of root *teks- by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  2. 1889-1976, Heidegger, Martin. (1977). The question concerning technology, and other essays. Harper & Row ISBN 0-06-131969-4. PMC 836537184. (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  3. Parry, Richard. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Episteme and Techne» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]