Telebista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:07, 25 urtarrila 2016
Telebista antenadun bat.

Telebista uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzen dituen tresna da, eta hedaduraz, irudiak igortzeko tekniken eta jardueren multzoa.

Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikusarazten du.

Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista kamera eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu. Elektroi multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloretako telebistak hiru seinale igortzen ditu berezita, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; bestaldean, hartzailearen izpi katodikoen hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Kolorezko irudia oinarrizko hiru osagaiak nahastuta lortzen da.

Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsuena eta lasterrena dela esan daiteke.

Ikus, gainera

Kanpoko loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telebista Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak