Telebista (aparatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebista (aparatua)
Gailu elektronikoa
Tv3.png

Telebista[1] edo telea gailu elektroniko bat da, telebista-seinaleak jaso eta erreproduzitzeko erabiltzen dena. Normalean pantaila bat eta aginte edo kontrol bat izaten ditu.

Telebista telebista-sistemaren azken zatia da. Hasieran, jatorrizko irudiak eta soinuak jaso, eta hainbat bitartekoren bidez igortzen eta zabaltzen dituzte. Telebista ohiko etxetresna elektriko arrunt bihurtu da, mundu osoko etxeetan presentzia zabala duena. Lehen telebista komertziala 1926ko urtarrilaren 26an sortu zuen John Logie Baird eskoziarrak.

Izpi katodikodun lehen telebista guztiz elektronikoa (irudiaren sorkuntzarako elementu mekanikorik gabea) 1934an egin zuen Telefunkenek Alemanian, eta ondoren beste fabrikatzaile batzuk Frantzian (1936), Erresuma Batuan (1936) eta Estatu Batuetan (1938). Kalkuluen arabera, II. Mundu Gerra baino lehen 19.000 aparatu inguru fabrikatu zituzten Erresuma Batuan eta 1.600 inguru Alemanian.

XXI. mendean irudi-hodiaren ordez, plasma-teknologiako pantailak, LCD eta OLED eta LED bidez atzeraargiztatutako LCD agertu ziren, eta, aldi berean, transmisio-sistemak sistema digitaletara aldatu ziren, kable bidezko banaketaren, satelitearen edo LTD bidezko lurreko banaketaren bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]