Aurkezle

Aurkezlea telebistako, irratiko edo beste ekitaldi batzuetako saioak, publikoari hitz eginez, gidatzen dituen pertsona da. Gainera, ekintza solemneak eta marka merkaturatzeak gidatzeko kontratua izan daiteke. Azken kasu horretan, zeremonia-maisu ere deitzen zaio.[1]
Aurkezle bat, oro har, komunikatzailea, kazetaria edo esataria da. Profesional hauek, oro har, telebistan edo irratian lan egiten dute. Lanean, hainbat zeregin izaten dituzte: albisteak lantzea eta aurkeztea, elkarrizketak egitea, ekitaldiak eta programak gidatzea, eta publizitate-iragarkiak egitea, besteak beste.[2]
Hedabideetako aurkezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako aurkezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako aurkezleak bere irudia eta ahotsa azaltzen dituzte grabatutako edo momentuan emitituko diren programa aurkezteko. Programa horien artean, albistegiak, kirolak, denbora eta entretenimendu-saioak daude.[3]
Gaur egun, ohikoa da beste eremu batzuetan ospetsuak diren pertsonak aurkezle lana egitea: aktoreak edo umoristak, esaterako. Beste batzuk, gaian adituak izan daitezke, hala nola zientzialariak edo politikariak, beren esperientziaren inguruko programak gidatu ahal dituzte.
Irratiko aurkezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratian, telebistan bezala, kazetariez gain, beste eremu batzuetan ospetzuak edo gaian adituak diren pertsonak egin ahal dute aurkezle lana. Kasu honetan, soilik aurkezlearen ahotsa erabiliko da saioa gidatzeko.[4]
Aurkezlearen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkezle on bat izateko honako ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Konfiantza eta ahots argia.
- Pentsatzeko eta erreakzionatzeko azkartasuna.
- Produkzio-talde batean lan egiteaz gozatzea.
- Jarraibideak zehatz-mehatz betetzeko gai izatea.
- Eroso eta natural agertzea kameraren edo mikrofonoaren aurrean.
- Kontzentratzeko gaitasuna; izan ere, programa bat aurkezten egon daiteke, kontrol-gelako jarraibideak entzuten eta estudioko zuzendariaren edo errejidorearen seinaleak ikusten dituen bitartean.
- Saioaren arabera, ezagutza espezializatuak izan behar ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Public Speaking Course -Glossary K-O» web.archive.org 2015-01-24 (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Universia.net. «Locutor de radio, televisión y otros presentadores» Profesiones Universia (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué hace un presentador de radio y televisión? - CUC Universidad» Centro Universitario de la Comunicación 2019-01-02 (kontsulta data: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es un locutor de radio y cuál es su función? - 35mm» Treintaycinco mm 2019-11-25 (kontsulta data: 2020-04-29).