Teledeporte
Itxura
| Teledeporte | |
|---|---|
| Jabea | RTVE |
| Emisio eremua | |
| Hasiera data | 1994ko otsailaren 12a (31 urte) |
| Egoitza | Torrespaña (Madril) |
| Baliagarritasuna | LTD, Satelitea, Kablea |
| Kate senidea(k) | La 1, La 2, 24 Horas, Clan, TVE HD |
| http://www.rtve.es/tve/b/teledeporte/ | |
Teledeporte Espainiako telebistako kirol kate bat da. RTVE hedabide talde publikoaren jabetzakoa da. 1994ko otsailaren 12an Hispasat satelitearen bidez aireratzen hasi zen. LTD bidez irekian ikus liteke.
Katea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katearen programazioa kiroletan oinarritua dago: Olinpiar Jokoak, UCIren txirrindularitza lasterketak, Espainiako areto-futbol txapelketa, ACB saskibaloi liga, Euroliga, atletismoko munduko txapelketak, teniseko Slam Nagusiak (Australiako irekia, Roland Garros txapelketa, Wimbledongo txapelketa eta AEBtako irekia), gimnastika, eskubaloia eta beste hainbat kirol.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgunea (Gaztelaniaz)