Telefono adimendun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samsung Galaxy Note telefono adimenduna
Samsung Galaxy Nexus telefono adimenduna

Telefono adimenduna (ingelesez: smartphone) poltsiko ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. Telefono arruntek baino gaitasun handiagoa dute datuak gordetzeko, eta ordenagailu baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta ohiko telefonoek baino konektagarritasun handiagoa dute.

Oro har, ukimen-pantaila eta posta elektronikorako oinarritzat erabiltzen dituzten telefonoei telefono adimendun esaten zaie. Telefono mota hau 2007tik aurrera nagusitu da. 2008 eta 2010 urte inguruan hasi ziren hauentzako ukimen pantailak fabrikatzen. Telefono adimendun gehienetan bezeroek programa gehigarriak (aplikazio izenekoak) deskargatu eta instalatu ditzakete. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, WiFi edota 2G, 3G, 4G nahiz 5G sareen bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa, argazki kamera, eta mp3 nahiz bideo fitxategiak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, azelerometroak, GPSa eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentu irakurri ahal izatea (hala nola, PDF eta Microsoft Office).

Sistema eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 arte, Nokiaren Symbian izan zen telefono adimendunetarako sistema eragilerik zabalduena, baina gaur egun aski baztertuta dago, Nokia ez diren konpainiaren batzuen telefonoetan baizik ez da erabiltzen; adibidez, Fujitsuren F-07F telefonoan (2014aren erdialdean merkaturatua).

Gartner teknologiako aholkularitzaren datuen arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan salmenta altueneko markek (Samsung, Apple eta Huawei) 298 milioi unitate saldu zituzten, bigarren hiruhilekoan % 1,9ko gorakada izan zuen, 300 milioi unitate baino gehiagokoa, hirugarren hiruhilekoan % 15,5 hazi zen, 353 milioi unitate arte, merkatu berrietan bultzatzeari esker.

Huaweik aurrerapauso handiak egin ditu, eta % 11,3ko merkatu kuota lortu du, Appleri % 5 kenduta denbora gutxian. Hazkunde prozesuan dagoen beste enpresa bat Xiaomi da. Honek lehen hiruhilekoan sailkapenean seigarren postuan zegoen, orain, berriz, laugarren postuan kokatuta dago, % 5,9ko merkatu kuota izanik. Bestalde, Txinako telefonoen salmentak gora doaz Europan eta Asian ere. Kantar webgunearen datuetan jasota dagoenez, 2017ko abuztuan Espainian telefono mugikorreko sistema eragile mugikorren erabilerari dagokionez, hauek izan dira erabiltzaileen kuotak: [1]

Sistema eragilea Ehunekoa(%)
Android 91,8
iOS 7,5
Windows 10 0,7

Gaur egungo sistema eragile nagusiak Googleren Android, Appleren iOS, eta Microsoftren Windows 10 dira. Gutxiago erabiltzen direnak, ordea, BlackBerry OS eta BlackBerry 10 (BlackBerry), Bada (Samsung), Symbian (Nokia), Firefox OS (Mozilla), MeeGo (Moblin eta Maemo), webOS, Windows CE, EMUI dira Huawei, eta abar dira.

Sistema eragileetan, Googlek Android merkatua menderatzen du % 86,8rekin, Appleren iOSek % 12,5 du, eta Microsoftek Windows 10ekin, % 0,7.

Banden euskarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonoak zenbat eta irrati banda gehiago onartu, orduan eta frekuentzia gehiago erabil ditzake. Tribanda telefonoek, zehazki, hiru frekuentzia onartzen dituzte. Hori dela eta, teorian, beste telefono mugikorrekin —banda bikoekin edo banda bakarrekoekin— konparatuta, estaldura hobea eskaintzen dute.

Hiru bandako telefonoei smartphone globalak deitzen zaie, ia mundu osoko lau GSM frekuentzia nagusiekin bateragarriak baitira. Hori dela eta, ia edonon erabil daitezke. Hala eta guztiz ere, komeni da erabiltzaileak beti beren zerbitzu-operadoreari kontsultatzea, ekipamenduaren bateragarritasuna ezagutu ahal izateko.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, telefono adimentsuen diseinua honelakoa izaten da: laukizuzenak, bat edo bi kamera (aurreko eta atzekoa) edo gehiago (atzean kamera bat baino gehiago dutenean), eta botoi batzuk (hiru izan ohi dituzte: bolumena igotzekoa, bolumena jaistekoa eta gailua blokeatzeko, pizteko eta amatatzekoa). Beste guztia ukimen-pantailaren bidez egiten da.

Telefono adimendunen adibide batzuk hauek dira:

  • Appleren iPhone seriea
  • Samsungen Galaxy seriea
  • Lenovoren Moto G6 seriea
  • Huaweiren P20a
  • LGren G7 ThinQa
  • Googleren Pixel 3a
  • Sonyren Xperia seriea
  • Blackberryren Blackberry seriea
  • Nokiaren Lumia seriea

Bateria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtearen amaieran, telefono adimendunen baterien iraupen luzeagoa bihurtuz joan da; hala eta guztiz ere, aurrekoen baterien iraupen laburra zen ordenagailu sistemen eta telefono adimendunen koloretako pantailen eskakizunak betetzeko gai ez zirelako.

Hala ere, gailu hauen erabiltzaileek etxetik kanpo, lanean eta autoetan erabiltzeko kargagailu gehigarriak erosten dituzte askotan. Kanpoko bateriak, besteak beste, kable batekin telefonoarekin konektatzen diren eredu orokorrak dira eta telefono bakoitzari eransten zaizkion eredu pertsonalizatuak daude. 2016an, Samsung-ek Galaxy Note 7 telefono mugikorren milioika gailu baztertu behar izan zituen. Izan ere, tenperatura arazo baten ondorioz, lehertzen ziren.

Kontsumitzaileen erosotasuna lortzeko, haririk gabeko kargatzeko geltokiak zenbait hoteletan, taberna eta beste gune publiko batzuetan jarri dituzte.

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono adimendunetarako osagarri ugari saltzen dira, kutxatilak, pantaila babesleek, kargagailu kableek, haririk gabeko zentralek, USB On-The-Go egokigailuak (USB unitateak konektatzeko eta, zenbait kasutan, HDMI kablea monitorera konektatzeko), bateriak, aurikularrak, entzungailu mikrofonoak (adibidez, telefonoan deiak egin ahal izatea belarrira hurbildu gabe) eta Bluetooth bidez konektatzen diren bozgorailuei esker, erabiltzaileek haien mugikorretan dutena entzuteko aukera dute.

Telefono adimendun ia guztiek argazki-kamera digitala izaten dute, argazkiak egiteko eta bideoak grabatzeko. Gehienek bi kamera izaten dituzte, telefonoaren pantailaren beste aldekoa, eta pantailaren aldekoa, azken hau selfieak-eta egiteko. Pantaila aldetik selfieak-eta egiteko egoten den argazki-kamera digitalak beste aldekoak baino bereizmen gutxiago izaten du telefono gehienetan.

Plastikozko kutxatila bigunak edo kautxuzkoak nahiko merkeak dira, kolpeen aurkako babes moderatua eta atzamarken aurkako babes ona ematen dituzte. Garestiagoak eta erresistenteagoak, ordea, gomazko betegarria dute kanpoko estalki estu batekin konbinatzen dira, emaitza hobeak lortzeko asmoa dute. Batzuk, liburu baten antzeko forma dute. Hauetan, erabiltzaileek ireki dezaketen estalkia (azala) ixtean, pantaila kutxatila formetakoetan baino babestuago egoten dira. Gainera, liburu antzeko zenbaitetan, duten estalkian bertan, kreditu-txartelak gordetzeko poltsikoak dituzte eta horiei esker, zorro gisa erabil daitezke.

Osagarriak telefono konkretu bakoitzaren fabrikatzaileek saltzeaz gain, beste batzuek ere harekin bateragarri diren produktuak saltzen dituzte.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono adimendunetan malwarea (hau da, software kaltegarria) erraz sar daiteke seguru ez den aplikazioen denda baten bitartez. Sarritan, malwarea legezko aplikazioen bertsio pirateatuetan ezkutatzen da, hirugarrenen aplikazioen denden bidez banatzen baitira. Malwarea "eguneratze erasoa"ren bidez sar daiteke ere. Aplikazio-denda batetik lortutako aplikazioek zenbait mota berriko malwarekiko ahulak izan daiteke. Beraz, instalatuta daukaten eguneratze bat eskuragarri dagoenean erabiltzaileei jakinarazi behar diete, ordura arte dauden malwarearen aurkako babesa izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Kantar - Ventas de smartphones: Samsung sigue liderando el mercado a pesar de las caídas» es.kantar.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-14.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]