Telegrafo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Telegrafo.png

Telegrafia (grezieratik: τηλε, tele, "urrun" + eta γραψειν, grafein, "idatzi") distantzia handiko mezu idatzien transmisio da, gutun fisikoen garraio gabea. Irrati-telegrafia edo harigabea irratia erabiliz mezuak bidaltzen ditu. Telegrafiak, gaur egun garatu diren sistemak ere batzen ditu, hala nola Faxa, ePosta eta Internet orokorrean.

Mezu telegrafikoak Morse kodea erabiltzen duten telegrafia-operadoretatik bidaltzen ziren hasieran, eta Telegrama izena hartzen zuten. Geroago, Telex sarea erabiliz, telefonoaren antzeko sarea, Telex izena hartzen zuten.

Beraz, kodeketaren bitartez arin-arin bidaltzen den testuko mezu motz bat, telegrama deitzen da. Hitz gutxirekin baita, gutun bati dagokionez, azkar moduan ere informazio garrantzitsua bidaltzeko erabiltzen zen.

K.F. Gauss-ek eta W. Weber-ek egin zuten hari bidezko lehen telegrafo elektrikoa 1833an, baina oso tresna bakuna zen eta km batera baino ezin zituen bidali mezuak. 1837an, Samuel Morsek telegrafo elektrikoa hobetu eta mezuak distantzia handietara igortzeko gauza zen tresna bat egin zuen. Morseren telegrafoak luzera desberdineko bulkada elektrikoen gisa igortzen zituen seinaleak batzuk laburrak, beste batzuk luzeagoak eta, horretarako, botoi edo beso bat zapalduz ixten zen zirkuitua. Tresna hartzaileak elektroiman baten bidez jasotzen zuen mezua; informazioa kablez bidaltzen zen norabide bakarrean. 1896an, Hughes-ek telegrafo berri bat asmatu zuen, letrak paper zerrenda batean zuzenean inprimatzen zituena. Geroztik, telegrafoak asko hobetu dira. Gaur egun, gehien erabiltzen direnak teletipoak eta teleinprimagailuak dira; tresna horiek informazioa bidali nahiz jasotzeko prest egoten dira beti eta ez dute behar sinkronizaziorik tresna igortzaile eta hartzailearen artean; mezua iristen denean, tresna hartzaileak seinalea letretara aldatzen du automatikoki, eta paper orri edo zerrenda batean inprimaturik uzten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telegrafo Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]