Telmo Aldaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Telmo Aldaz
Bizitza
Izen osoa Telmo Aldaz de la Quadra-Salcedo
Jaiotza Iruñea1970 (47/48 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak abenturazalea, Itsastarra eta telebista aurkezlea

Telmo Aldaz de la Quadra-Salcedo (1970, Iruñea, Euskal Herria) nafar abenturazale eta itsasgizona da. Itsaso nahiz lurrez burututako bidai ibilbide luzea du. Miguel de la Quadra-Salcedo abenturazalearen iloba ere bada[1]. Aita itsasgizona eta ama arkeologoa, bera Zuzenbidean lizentziatua da.[2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an Carlos Etaio Elizondon Etaio Kapitaina abenturazale nafarrarekin batera Kristobal Kolon esploratailearen La Niña ontziaren erreplika batean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuten. Itsas bidai honek eta beste batzuk eskarmentua eman eta itsasgizon bezala zaildu egin zuten.

1995an Yekuona indigenekin batera kanoa bat eraiki eta Orinoko ibaian zehar oihanetan barneratu zen. Yekuona herria Kristobak Kolon esploratzaileak bere bidaietan topatu zituen karibe herriaren ondorengo gisa jo izan ohi dira. Ondoren, Yekuonatar batzuekin batera kanoa baten arraun eginez Jamaika eta Dominikar Errepublika arteko itsas bidaia burutu zuen, tartean itsasoan desagertutzat jo izan zirelarik ere, baina azkenean neke askoren ondoren helburua lortu zuten.[3]

1997an Zaireko Gerraren erdian isolaturik zeuden nafar misiolariei laguntza eramatea bururatu eta bertaratu zen. Mobutu Sese Sekoren gudariekin batera Kongo ibaian barna bidai arriskutsua gauzatu zuen. Azkenean, txalupak lur jota amaitu zuen.[3]

2005an Juan Sebastian Elkano esploratzailearen Victoria ontziaren erreplika batean boluntario gisa itsasoratu eta hark egin zuen pare munduari bira eman zion. Panama eta Hawaii arteko ibilbidea bi hilabetetan zehar burutu zuen.

2006an Rumbo al Sur proiektuari ekin zion. Bertan Madrilgo Erkidegoko gazteek Afrikako errealitatea ezagutu zezaten Madril hiritik Dakar hirirako bidaia egin zuten, bide batez ibilbide osoan topatu zituzten giza laguntza proiektuak ezagutuz.

Roge Blasco kazetariak bere La Casa de la Palabra eta Levando Anclas irratsaioetan hainbat alditan elkarrizketatu izan du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]