Ten Foot Pole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ten Foot Pole
Datuak
Jatorria Simi Valley (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika mota Hardcore punk, Punk Rock
Urteak 1983 - 1993, 1993 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Epitaph Records
Taldekideak
Dennis Jagard
Chris Dalley
Keith Divel
Dan Kelly
Lehengo taldekideak

Scott Radinsky
Steve Carnan
Kevin Ruggeri
Mike Levy
Eric Cody
Jordan Burns
Pete Newbury
John Chapman
Informazio gehigarria
MusicBrainz bfc381d1-1f75-4b58-8a76-a7e515a07ebe
www.tenfootpole.com

Ten Foot Pole, 80ko hamarkadan Kalifornian (Estatu Batuak) sortutako Hardcore punk taldea da. Taldearen historia osoan zehar hainbat musikari ibili dira.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dennis Jagard - Gitarra eta ahotsa
  • Chris Dalley - Bateria
  • Keith Divel - Gitarra
  • Dan Kelly - Bajua

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Scott Radinsky - Ahotsa
  • Steve Carnan - Gitarra
  • Kevin Ruggeri - Bateria
  • Mike Levy - Bajua
  • Eric Cody - Gitarra
  • Jordan Burns - Bateria
  • Pete Newbury - Bajua
  • John Chapman - Bajua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ten Foot Pole taldea, hasiera batean Sacared Straight izenpean sortu zen 1983an. Baina 90ko hamarkada hasieran Europar biran zeudela, izena aldatu behar izan zuten, beste talde batekin izena elkarbanatzen zutelako. Horregatik , 1993. urtetik aurrera, Ten Foot Pole izenez ezagutzen da taldea.

Izenez aldatu eta berehala, Scott Radinsky eta Dennis Jagard sartu ziren taldean. Honela, urte horretan Swill diska kaleratu autoekoiztu zuten. Diska honetan, Dennis Jagard (Gitarra), Scott Radinsky (Ahotsa), Pete Newbury (Bajua), Steve Carnan (Gitarra) eta Jordan Burnsek (Bateria) hartu zuten parte. Honen ondoren, Rev diska kaleratu zuten 1994ean Epitaph Records zigiluaren laguntzaz eta partaide berdinekin.

1995ean, Satanic Surfers taldearekin batera, EP bat kaleratu zuten. Disko hau kaleratu ostean, Scott Radinskyk taldea utzi behar izan zuen, Baseballeko jokalari profesionala zelako eta ezin zituelako bi lanak batera eraman. Honen ondorioz, Dennis Jaggard hasi zen abesten eta gitarra jotzen.

Unleashed (1997) eta Insider (1998) diskoekin jarraitzaile berri gehiago lortu zituzten, nahiz eta aurreko diskoko entzule askok ez zitzaien gustatu abeslari berriaren aldaketa.

200an, Bad Mother Trucker diska kaleratu zuten Victory Records zigiluaren laguntzaz. Diska hau, Kevin Ruggeri (Bateria), John Chapman (Bajua), Steve Carnan (Gitarra) eta Dennis Jagardek (Gitarra eta ahotsa) grabatu zuten.

2004ean kaleratu zuten diskorako ere (Subliminal Message), formazio aldaketa garrantzitsu bat izan zuten. Disko honetan, 2002ko diskoan parte hartu zuten Dennis Jagard eta Kevin Ruggeriz gain, Mike Levy (Bajua eta ahotsa) eta Eric Codyk (Gitarra) ere parte hartu zuten. Disko hau kaleratu ondoren eta Europan, Canadan eta Estatu Batuetan kontzertuak ematen egon ondoren, etenaldi bat egin zuten.

3 urte jo gabe egon ondoren, 2009ko Apirilaren 4ean burutuko den Belgikako Festival Riorocken joko dutela anuntziatu dute bere web orrian.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EP eta Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]