Tenedos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tenedos
Bozcaada 021.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 192 m
Azalera 37,6 km²
Geografia
Koordenatuak 39° 49′ N, 26° 03′ E / 39.82°N,26.05°E / 39.82; 26.05Koordenatuak: 39° 49′ N, 26° 03′ E / 39.82°N,26.05°E / 39.82; 26.05
Herrialdea Turkia
Lurraldea Çanakkale probintzia
Ur-gorputza Egeo
Leku geografikoa Marmarako itsasoa
Egeo

Tenedos (grezieraz: ΤένεδοςTenedhos, latinez: Tenedus) edo Bozcaada (turkieraz), Turkiako hirugarren uharterik handiena da, Egeoko ipar-ekialdean dagoena.[1]

Iparraldean Imbros uharte turkiarraren eta ipar-mendebaldean Lemnos uharte greziarren artean dago, hego-mendebaldean Agios Efstratios eta hegoaldean Lesbos uharteak ditu. Uhartearen inguruko irlatxoak edo harkaitzak, denak jenderik gabekoak, Çanakkale probintziako izen bereko barruti eta udalaren zatitzat hartzen dituzte.

Barrutiko hiriburua, ekialdeko kostaldean dagoen Bozcaada hiri txikia da, non antzinako veneziar gaztelu bat nabarmentzen den. Uharte menditsua (mendirik altuenak- Göztepe muinoa - 191 metroko altuera du) eta basotsua da. 2012an 2.465 biztanle zituen eta azalera 39,9 km²-koa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Grezieraz) Αλεξάνδρου, Δημήτρης. (2002). Ίμβριοι-Τενέδιοι ΟΙ ΕΛΛΗΝΕΣ ΠΟΥ ΞΕΧΑΣΑΜΕ. Ερωδιός ISBN 978-960-7942-37-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]