Tennessee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tennessee
State of Tennessee
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Agriculture and commerce
Hiriburua Nashville
Hiri handiena Memphis
Gobernua
 -  Gobernadorea Bill Haslam
 -  Senatariak Lamar Alexander (R)
Bob Corker (R)
Azalera
 -  Guztira 109,247 km2
Biztanleria
 -  2012 zenbatespena 6.456.243 bizt.
 -  Dentsitatea 60 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-TN
Webgunea
http://www.tennessee.gov

Tennessee (ingelesez tɛnɨˈsiː ahoskatua; txerokieraz: ᏔᎾᏏ) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdiekialdean kokatua. Estatuko hiriburua Nashville da eta hiri nagusia Memphis. Guztira 5.5 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Kentucky eta Virginia; ekialdean, Ipar Carolina; hegoaldean, Georgia, Alabama eta Mississippi; mendebalean, Mississippi ibaiak banatzen du Arkansas eta Missouritik mugak ditu. Klima kontinentala du.

Hona hemen estatuko hiri nagusiak 2010eko erroldaren arabera:[1]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdean baso ustiakuntza eta abere hazkuntza (behi azienda), eta mendebalean nekazaritza (artoa, tabakoa eta kotoia) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda); industria 1950. urtean hasi zen garatzen eta mea baliabideetan (ikatza, burdina, zinka, kobrea, fosfatoak); elektrizitate ekoizpenean (zentral hidroelektrikoak, zentral nuklearrak), eta metalurgia, kimika industria, ehungintza, papergintzan oinarritzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1541. urtean Hernando de Soto espainiarrak esploratu zuen lehenengoz. 1763. urtean Britainia Handiaren mendean geratu zen, eta 1770-1780 bitartean sortu ziren lehenengo herriak. 1796. urtean Estatu Batuetako hamaseigarren estatu bihurtu zen. 1861. urtean, Banakuntzarako gerran, banatu zen, eta 1866. urtean Estatu Batuen barnean onartu zuten berriro. Ku Klux Klanen sorlekua izan zen (1865).

Tennesseetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tennessee Aldatu lotura Wikidatan