Tennessee Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tennessee Williams
Tennessee Williams NYWTS.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Jeanne Moreau - Roberto Rossellini
Bizitza
Izen osoa Thomas Lanier Williams
Jaiotza Columbus (Mississippi)1911ko martxoaren  26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Clarksdale (Mississippi)
Columbus (Mississippi)
Mississippi
New Orleans
Saint Louis
Heriotza New York1983ko otsailaren  25a (71 urte)
Hobiratze lekua Calvary Cemetery Itzuli
Heriotza modua istripua: chokinga Itzuli
Hezkuntza
Heziketa University of Iowa Itzuli
University of Missouri Itzuli
Washington University in St. Louis Itzuli
The New School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Erwin Piscator
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, eleberrigilea, gidoilaria, idazlea, poeta eta autorea
Enplegatzailea(k) The New School Itzuli
Lan nabarmenak The Glass Menagerie Itzuli
Desio izeneko tranbia
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Anton Txekhov, August Strindberg, D. H. Lawrence eta Hart Crane
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0931783
Tennessee Williams signature.svg

Thomas Lanier Williams III (Columbus, Mississippi, 1911ko martxoaren 26aNew York, 1983ko otsailaren 25a) antzerkigile estatubatuarra izan zen. Bi aldiz eraman zuen Pulitzer saria, 1948an Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) obragatik eta 1955an A Cat on Hot Tin Roof obragatik. Bi horiez gain, New Yorkeko Antzerki Kritikaren saria jaso zuten The Glass Menagerie (1945) eta The Night of the Iguana (1961) lanek. Bere antzerki lanetako asko film bihurtu izanak mundu-mailako ospea eman dio[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Columbusen jaio zen, Mississippi estatuan, amaren aldeko aitonaren etxean. 1918an, familia St. Louisera, Missouri, lekualdatu zen. 1930eko hamarkadaren hasieran, Williamsek Missouri-Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen. 1935ean, publiko aurrean antzeztu zen bere lehenbiziko lana idatzi zuen Memphisen.

New Orleansen, Louisina, bizi izan zen Williams denboraldi batez. Bertan idatzi zuen Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) 1947an.

New Orleansetik New Yorkera lekualdatu zen, eta hainbat lan egin zituen bertan. Estatu Batuak gerran sartu zenean, ezgai izendatu zuten bere psikiatria-espedientea, homosexualitatea, alkoholismoa eta bihotzeko eta nerbio-arazoak zirela eta.

1943an, Hollywoodera joan zen, Metro Goldwyn Mayer-ek kontratatua eleberri arrakastatsu baten zinemarako egokitzapena egiteko. The Glass Menagerie antzezlanean, ama eta arreba jarri zituen taula gainean. Obra 1945ean estreinatu zen New Yorken. Izan zuen arrakastak, goizetik gauera pertsonaia ospetsu bihurtu zuen Williams, 34 urterekin.

Bi urte geroago, arrakasta berretsi zuen Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire) obrarekin[2]. Elia Kazanek eraman zuen pantaila handira, Marlon Brando eta Vivien Leigh aktoreek antzeztua. 1976an, Canneseko Zinemaldiko epaimahaiko presidentea izan zen.

1979an, St. Louiseko Famaren Pasealekuan gehitu zuten bere izena[3].

1983ko otsailaren 25ean, Williams hilik aurkitu zuten Elysée hoteleko suitean, New Yorken, 71 urte zituela. Auzitegiko medikuaren txostenak adierazi zuenez, ontzi baten tapoia kontrako eztarrira joan eta itota hil zen. St. Louiseko Calvary hilerrian lurperatu zuten, Missourin.

Idazlan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Glass Menagerie (1944)
  • This Property is Condemned (1946)
  • Stairs to the Roof (1947)
  • A Streetcar Named Desire (1947)
  • Summer and Smoke (1948)
  • The Rose Tattoo (1951)
  • Camino Real (1953)
  • Hello from Bertha (1954)
  • Lord Byron's Love Letter (1955)
  • Cat On a Hot Tin Roof (1955)
  • Baby Doll (1956)
  • Orpheus Descending (1957)
  • Suddenly, Last Summer (1958)
  • Sweet Bird of Youth (1959)
  • The Night of the Iguana (1961)
  • The Milk Train Doesn't Stop Here Anymore (1963)
  • The Red Devil Battery Sign (1975)
  • Clothes for a Summer Hotel (1980)
  • The Notebook of Trigorin (1980)

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Roman Spring of Mrs. Stone (1950)

Istorio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hard Candy: a Book of Stories (1959)

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Androgyne, Mon Amour: Poems (1977)

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tennessee Williams Aldatu lotura Wikidatan