Tentsio errepikakorrak
Tentsio errepikakorrak | |
---|---|
Jarduera errepikakorrek ergonomia okerrarekin egiten badira, tentsio errepikakorrak sor ditzakete | |
Deskribapena | |
Mota | lanbide gaixotasuna, musculoskeletal injury (en) work related musculoskeletal disorder (en) |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 11373 |
MeSH | D012090 |
Esfortzu errepikakorrek eragindako lesioak (LMT), asaldura muskuloeskeletikoak (TME) edo gainkargak eragindako lesioak gero eta gehiago agertu ohi dira medikuentzako erronka bat bezala. Hainbat asaldura muskulueskeletikoek osatzen dute, orokorrean zurdarenak, muskuluarenak edo artikulazioenak, eta baita nerbio periferiko batzuen harrapaketek eta sindrome baskular batzuk ere. Asaldura hauek normalean bizkarrean, lepoan eta goiko eta beheko gorputz-adarretan eragiten dute.
Nahiz eta tentsio errepikakorren bidezko lesioak kirol edo aisialdiko aktibitateen ondorioz gertatu daitezkeen, modu okupazionalekoak ere badaude, eta hauek pazientearen bizitzan eragina izango dute, beraz nahiko garrantzitsuak izango dira. Lesio hauek mugimendu errepikakor eta mingarrien, jarrera behartuek eta lanarekin lotutako beste hainbat baldintzen eta arrisku ergonomikoen emaitza dira. Okupazionalak diren lesioak normalean neketsuak izan ohi dira, lan gaixotasunaren sortzailea izateko arrisku faktore bilakatuz.[1]
Ikertzaileek hainbat definizio ematen dituzte errepikortasun kontzeptuari buruz. Onartuenetariko bat Silverstein-ena da. Honek dioenez, lan bat errepikakor kontsideratzen da funtsezko lanaren zikloaren iraupena 30 segundu baino gutxiagokoa denean.[2] Goiko gorputz adarraren lan errepikatua lan ziklo antzekoen gauzatze jarraia bezala definitzen da; lan ziklo bakoitza hurrengoaren antzekoa izango da denboraren sekuentziari dagokionez, indar patroietan eta mugimenduaren ezaugarri espazialetan.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahalegin errepikakorren ondoriozko lesioak (lesio muskulueskeletiko modura ezagutuak baita) mugimendu errepikakorrak, esfortzu handiak, bibrazioak eta denboran zehar asko luzatzen diren jarrera fisiko finkoek eragindakoak lesioak dira. Edemak, tendinosia (maiztasun gutxiagorekin tendinitisa), zubi karpianoaren sindromea, tunel kubitalaren sindromea, “Quervain” sindromea, irteera torazikoaren sindromea, insertsioaren sindromea, golf-jokalariaren ukondoa (epikondilitis mediala) , tenis jokalariaren ukondoa (epikondilitis laterala), zubi radialaren sindromea eta distonia fokala [4] [5] dira lesio hauetariko batzuk.
Maiztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ko hamarkadatik aurrera ekintza errepikakorren ondoriozko lesioen handipen nabarmena eman da; beso,esku,lepo eta sorbalda aldekoenak bereziki.Gertaera hau, azken hamarkadetan ordenagailu,mugikor,tresneria eta denbora luzean zehar mugimenduen errepikortasuna exijitzen duten gailuen areagotzeagatik bultzatua dator.[6]
Gaixotasun profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekintza errepikakorrak exijitzen dituzten esparruak batik bat giza kateen bidezko lanbideak industrian eta lantegi modernoak dira.Ondorioz, esparru guzti hauek lesio eta gaixotasunaren jatorritzat konsideratzen dira. [7]
Faktore eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, trastorno muskulueskeletiko bat dira mugimendu errepikakorrak, eta hainbat faktorek hau jasateko arriskuan jartzen gaituzte. Arrisku fakoreak zera dira, lan errepikarkor batean, lan kondizio edo exigentziak , zeinak patologia bat garatzeko probabilitatea handitzen duten eta beraz, lesioa jasateko arriskuan jartzen gaituzten.[8]
Hainbat faktore ezberdinek hartzen dute parte tentsio errepikakorraren sorreran, beste hainbaten artean:
- Lan estatiko edo dinamikoaren karga
- Langilearen fakore psikiko eta organikoak
- Ingurune ezatsegina eta ez gratifikantea
Tentsio errepikakorra kronikoagoa egiten doan heinean, kontrakturak, mina eta lesioa agertu daitezke. Lesioei buruz egindako hainbat inbestigazio lanen arabera, gehienek hainbat faktore komun aipatzen dituzte lesio muskuloeskeletikoei dagokienez:
Faktore biomekanikoa (orokorrean, indarrez eta ez naturalki egindakoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Besoa eta/edo eskumuturraren supinazio mugimenduak, batez ere indarrez eginak badira
- Eskumuturraren extensio eta flexio ugariak
- Desbiazio radial edo kubital ugariak
Faktore areagotzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haurdun/ ilerokoarekin dauden emakumeak
- Anomalia antomikoak
- Likido sinobialaren anomaliak
Faktore eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Traumatologikoak
- Organizazionalak (autonomia gutxia, lanaren karga…)
Aipatutako lesioak sor ditzaketen faktore nagusiak, esan bezala, mugimendu errepikakorrei dagokie, baina kontuan hartzekoak dira , modu berean, beste hainbat faktore, hala nola; lan orduen iraupena, nekea, muturreko posturak, eta mugimenduen abiadura azkarrak.
Beraz, aipatutako faktore guztien baturak induzituko du patologia eta lesioa.
Osasunaren gaineko efektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan errepikatuekin erlazionatutako lesioak tendoi edo zurdetan, muskuluetan eta sorbaldaren, besaurrearen, eskumuturraren eta eskuaren nerbioetan eman ohi dira. Diagnostikoak ezberdinak izan daitezke: tendinitis, peritendinitis, tenosinovitis, mialgiak eta nerbio distalen harrapatzea
Traumatismo metagarri espezifikoak esku eta eskumuturrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tendinitis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tendinitis tendoi edo zurda baten hantura erreakzioari deritzo, flexioextentsio errepikakorren ondorioz besteak beste. Tendoia behin eta berriz tentso dago, tolestuta, gainazal gogor batekin kontaktuan edo bibrazioak edo dardarak jasaten. Gertaera horien ondorioz, hantura fenomenoak piztuko dira tendoian, hau handiagotuz eta irregular bihurtuz.[9]
Tenosinobitis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenosinobitisa ematen da flexoextentsio errepikatuak ematen direnean tendoiaren lekak jariatzen duen likido sinobiala murriztuko da, eta ondorioz bere zorroaren barruan tendoiaren marruskadura emango da, hanturaren adierazgarri diren lehen sintomak diren beroa eta mina agerraraziz. Horrela, labainketa geroz eta behartuagoa izango da, eta mugimendu hauen errepikapenak, narriatzen ari diren beste ehun fibrotsu batzuen hantura eragin dezake, egoera kronifikatuz eta azkenean mugimendua eragotziz.
Kasu berezi bat De Quervain sindromea [10] da, hatz lodiaren tendoi abduktore luzean eta hedatzaile laburrean agertzen da, eskuaren heldualdi gogorrak biraketekin edo desbiderapen erradial eta kubital errepikatuekin konbinatzean.
Tenosinovitis-aren beste aldaera bat tenosinovitis estenosante digitala da, eskuko hatzamar baten hedapenaren blokeoan datzana, giltzadura metakarpofalangikaren aurpegi ahurrean agertzen den oztopo batengatik. Honek, tendoi flexorak edo tolestzaileak afektatzen ditu, maila honetako polea fibrotsu batetik pasatzen direnean.
Kasu hauetan, tendoiaren edo bere lekaren hantura eta handipena, eragindako sinovits-aren ondorioz agertutako atxikiduren presentziarekin batera, espazio arazo bat eragiten du, tendoiaren eta bere lekaren labainketa arruntean eragiten duena.[9]
Karpoko kanalaren sindrome
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskumuturreko tunel karpianoko nerbio ertainaren konprimatzearen ondorioz sortzen da. Tunel honetatik, nerbio ertainaz gain, hatzamarren tendoi tolestzaileak eta odol hodiak. tendoiaren leka handitzen bada, tunelaren irekidura txikituko da, nerbio ertaina estutuko da. Sintomak hurrengoak dira: mina, hozmintzea, inurridura eta eskuaren zati baten lokartzea: hatzamar lodiaren, erakuslearen, bitartekoaren, eta hatz nagiaren atal bentrala eta hatz lodiaren atal kubitalaren, erakuslearen ⅔ distalen, bitartekoaren eta hatz nagiaren atal dortsala. Lantokian egiten diren zereginen ondorioz sortzen da, esfortzu edo mugimendu errepikatuen, eta sostengu luze eta postura behartu iraunkorren ondorioz.[11]
Guyon kanalaren sindromea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio kubitala eskumuturreko Guyon tuneletik pasatzerakoan ematen den nerbio kubitalaren konprimitzearen ondorioz sortzen da. Eskumuturraren luzaroko flexio eta hedapenaren ondorioz sortu daiteke, eta baita eskuaren atal bentralaren oinarrian emandako presio errepikatuaren ondorioz.[12]
Traumatismo metagarri espezifikoak besoan eta ukondoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epikondilitis eta epotrokleitis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukondoan leka gabeko tendoiak nagusitzen dira. Higaduraren edota gehiegizko erabilpenaren ondorioz, tendoiak narritatu egiten dira, besoan zehar edo tentsioaren handitzearen ondorioz tendoiak ukondoan sortzen diren lekuan mina sortuz. Talka edo astintze mugimenduak, besoaren supinazio eta pronazio errepikatua, eskumuturraren mugimendu tolestaile eta hedatzaile behartuak bezalako ariketak dira sindrome hau eragin dezaketenak.[13]
Pronatzaile borobilaren sindromea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio ertainaren konprimitzea ematean agertzen da, besoaren pronatzaile borobilaren sabelalde muskularren artean igarotzean.[14]
Tunel erradialaren sindromea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio erradiala periferikoki harrapatzean agertzen da, besoaren mugimentu errotatzaie errepikatuen ondorioz, eskumutur pronaren flexio errepikatuaren edota eskumutur sipinaren hedapenaren ondorioz sortzen da.[15]
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tentsio errepikakorrak ebaluatzen dira hainbat teknika bidez. Honek barne hartzen ditu indarra neurtzeko esfortzu-probak, Finkelstein-en testa Quervain-en tendinitisarentzako, tunel karpianoaren sindromearentzat Tinel-en haztapena eta nerbioaren eroapen abiadura proba nerbio bat konprimituta dagoen ikusteko. Irudi bidezko teknika batzuek ere erakutsi dezakete nerbioen konpresioa, adibidez X izpiak erabili ohi dira esku muturrerako, eta erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza zati torazikoan, zerbikalean eta brakialean.[16]
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun honentzako ez dago tratamendu azkarrik. Gaixotasuna goiz diagnostikatzea garrantzitsua da bere kaltea mugatzeko.[17] Normalean muskulu esfortzuetan, lotailuen zaintiratuetan… lehenengo 24-48 orduetan deskantsua, izotza, konpresioa eta goratzea gomendatzen dira. Honek mina eta hantura jaisten lagundu dezake.[18]
Preskribatutako tratamenduetan hasierako fasean analgesiko, biofeedback, fisioterapia, erlaxazioa eta ultrasoinu terapia erabiltzen dira.[19] Maila baxukoak direnak batzuetan bakarrik konpondu daitezke, eta aldiz, larriak direnak, tratamendu erasotzaileagoak beharko dituzte, kirurgia adibidez. Ikusi da kirola egiteak gaixotasun hau pairatzeko arriskua gutxitzen duela.[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «THE LOMAX AFFAIR» The Lancet 335 (8684): 264–265. 1990-02 doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Silverstein, B A; Fine, L J; Armstrong, T J. (1986-11-01). «Hand wrist cumulative trauma disorders in industry.» Occupational and Environmental Medicine 43 (11): 779–784. doi: . ISSN 1351-0711. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Blausen.com staff; staff, Blausen com. (2014). «Medical gallery of Blausen Medical 2014» WikiJournal of Medicine 1 (2): 10. doi: . ISSN 2002-4436. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ van Tulder, Maurits; Malmivaara, Antti; Koes, Bart. (2007-05). «Repetitive strain injury» The Lancet 369 (9575): 1815–1822. doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Verhagen, Arianne P; Bierma-Zeinstra, Sita MA; Burdorf, Alex; Stynes, Siobhán M; de Vet, Henrica CW; Koes, Bart W. (2013-12-12). «Conservative interventions for treating work-related complaints of the arm, neck or shoulder in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews doi: . ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Cochrane Database of Systematic Reviews. John Wiley & Sons, Ltd 1996-09-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Takala, Jukka. (2007-12). «Agencia Europea para la Seguridad y la Salud en el Trabajo: más de una década promoviendo la prevención» Medicina y Seguridad del Trabajo 53 (209) doi: . ISSN 0465-546X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Ramada, José Mª. (2016-07-01). «Pre-employment examinations for preventing injury, disease and sick leave in workers» Archivos de Prevención de Riesgos Laborales 19 (3): 178–180. doi: . ISSN 1138-9672. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ a b «El español en la educación» El Español de los Estados Unidos (Cambridge University Press): 223–246. ISBN 9781107086340. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Román Alonso, Mª Victoria. (2018-05-07). Movilización con movimiento en un caso de tenosinovitis de De Quervain. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Zurrido Saiz, Rafael. (2018-05-07). Terapia manual en el síndrome del Túnel Carpiano. Revisión sistemática. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ El desarrollo de competencias profesionales basado en la gestión de medios para la realización de prácticas pre-profesionales en las carreras de la Escuela de Tecnología Medica de la facultad de Ciencias de la Salud. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Waldman, Steven D.. (2007). «Prueba del codo de golfista» Atlas diagnóstico del dolor (Elsevier): 139–140. ISBN 9788481749380. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Espinosa de Los Monteros, Antonio. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Waldman, Steven D.. (2007). «Prueba de compresión para el síndrome del túnel radial» Atlas diagnóstico del dolor (Elsevier): 144–145. ISBN 9788481749380. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Simon, Stephen D.. (2018). «Centers for Disease Control and Prevention (CDC)» Encyclopedia of Big Data (Springer International Publishing): 1–3. ISBN 9783319320014. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Cook, J.. (1988-2). «Work related repetitive movement problems. A successful management plan» Australian Family Physician 17 (2): 104–105. ISSN 0300-8495. PMID 3358746. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Keene, David J; Alsousou, Joseph; Willett, Keith. (2016-02-17). «How effective are platelet rich plasma injections in treating musculoskeletal soft tissue injuries?» BMJ: i517. doi: . ISSN 1756-1833. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Verhagen, Arianne P.; Bierma-Zeinstra, Sita M. A.; Burdorf, Alex; Stynes, Siobhán M.; de Vet, Henrica C. W.; Koes, Bart W.. (2013-12-12). «Conservative interventions for treating work-related complaints of the arm, neck or shoulder in adults» The Cochrane Database of Systematic Reviews (12): CD008742. doi: . ISSN 1469-493X. PMID 24338903. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- ↑ Ratzlaff, C. R.; Gillies, J. H.; Koehoorn, M. W.. (2007-04-15). «Work-related repetitive strain injury and leisure-time physical activity» Arthritis and Rheumatism 57 (3): 495–500. doi: . ISSN 0004-3591. PMID 17394178. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |