Tentudíako monasterioa
Tentudíako monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Badajozko probintzia |
Udalerria | Calera de León |
Koordenatuak | 38°03′15″N 6°20′19″W / 38.054167°N 6.338547°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Mudejar artea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000402 |
Tentudíako monasterioa Badajozko probintzian Calera de León herrian dagoen XIII. mendeko eliza-gotorlekua da. Askoren iritziz Espainiako Mudejar arteaaren adibide garrantzitsuenetariko bat da. 1931tik kultura-ondasunaren izendapena du.[1] Jatorrizko baseliza Done Jakueren Ordenaren Pelay Pérez Correak eraiki zuen. XVI. mendetik monasterioaren kategoria du.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentuan bi alde azpimarratuko ditugu: klaustroa eta eliza.
Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak aldaketa asko ezagutu ditu. Gaur egun habearte bakarra du, kanoi gangaz estalia. Elizaren burua eta alboetako kaperak gehiago errespetatu ziren; kapera hauek zabalak dira eyta ertz gangak dituzte, tronpen gainean eraikiak. Kapera horietan Done Jakueren Ordenaren maistruak lurperatuta daude. Garrantzi handia du presbiterioan ikusten den azulejuzko erretaula, Francisco Niculoso Pisano artista ospetsuak egina. Erretaula hori 1518an enkargatu zen, Tentudíako gudua gogorarazteko.
Klaustroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendeko hasieran elizari atxiki zitzaion klaustro txiki hau. Bere estiloa mudejar da, ladreiluz egina, erdiko uraska batekin eta bi solairutan antolatuta.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Klaustroa.
-
Ikuspegia monasteriotik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tentudíako monasterioa |
- (Gaztelaniaz):Monasterioaren gaineko informazioa.