Edukira joan

Teobromina

Wikipedia, Entziklopedia askea


Teobromina edo 3,7-dimetilxantina konposatu organikoa da, C7H8N4O2 formula duena, alkaloidea, base purikoen klasekoa eta xantinaren deribatua. Solido kristalino zuria da. Uretan disolbagaitza da[1].

Teobromina
Formula kimikoaC7H8N4O2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno, oxigeno eta karbono
Motapurine alkaloid (en) Itzuli eta dimethylxanthine (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua351 ℃
348 ℃
Masa molekularra180,065 Da
Erabilera
Konposatu aktiboatxokolate
Elkarrekintzataste receptor type 2 (en) Itzuli
Rolahodi-zabaltzaile, Bronkozabaltzaile eta nootropic (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyYAPQBXQYLJRXSA-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia83-67-0
ChemSpider5236
PubChem5429
Reaxys16464
Gmelin28946
ChEBI143367
ChEMBLCHEMBL1114
ZVG491223
EC zenbakia201-494-2
ECHA100.001.359
CosIng80760
MeSHD013805
RxNorm10437
Human Metabolome DatabaseHMDB0002825
KNApSAcKC00001509
UNIIOBD445WZ5P
NDF-RTN0000147383
KEGGC07480
PDB Ligand37T

Teobromina produktu naturala da eta kakaoan (Theobroma cacao) aurkitzen da nagusiki[2]. Beste hainbat landaretan ere badago, te-landarean (Camelia sinensis) etsenplurako[3].

Teobromina azido 3-metilurikotik abiatuz sintetiza badaiteke ere, industrian baliatzen dena kakao-landaretik erauzten da nagusik[4]i.

Teobromina-iturri handienak hauek dira:

  • Theobroma cacao – hazia eta haziaren azala

Teobromina batez ere kafeina egiteko eta kosmetikan usatzen da[4].

Lehen, teobromina eta haren deribatuak diuretikoetan, miokardioko estimulatzaileetan, basodilatatzaileetan eta muskulu leuneko erlaxatzaileetan erabiltzen ziren. Teobromina-gatzak erabili izan dira, arteria koronarioak dilatatzeko. Gaur egun ez dago teobrominaren erabilera terapeutikorik[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Theobromine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-02-21).
  2. Teobromina. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
  3. Miren, Lorenzo, Arantza Uranga, Ane. (2000-08-01). «Teak, kafeak ez bezala, substantzia babesleak dauzka» Zientzia.eus (kontsulta data: 2025-02-21).
  4. a b Heldreth, Bart et als. (2024). Safety Assessment of Methylxanthines as Used in Cosmetics. International Journal of Toxicology Vol. 43 (Supplement 4) 42S–77S.
  5. (Ingelesez) PubChem. «Hazardous Substances Data Bank (HSDB) : 7332» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-02-21).