Teodoro Obiang Nguema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Teodoro Obiang Nguema
Teodoro Obiang detail, 1650FRP051.jpg
Ekuatore Gineako presidente

1979ko abuztuak 3 - unknown value
Francisco Macías Nguema - unknown value →
Afrikar Batasuneko presidentea

2011ko urtarrilak 31 - 2012ko urtarrilak 29
Bingu wa Mutharika - Yayi Boni
Bizitza
Jaiotza Acoacán1942ko ekainaren 5a
Herrialdea  Ekuatore Ginea
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa General Military Academy
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Party of Equatorial Guinea

Teodoro Obiang Nguema Mbasogo (Acoacán, Ginea Espainiarra, 1942ko ekainaren 5a -) Ekuatore Gineako militarra eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu kolpe baten bidez 1979ko abuztuan Macías lehendakaria (bere osaba) aginpidetik kendu eta diktadura ezarri zuen, Kontseilu Iraultzaile Militar bat sortuta. Kontseilu horrek Ekuatore Gineako errepublikako lehendakari izendatu zuen. Urte berean, amnistia eman zien 5.000 atxilotu politikori; Macías epaitzeko agindua eman, eta irailean hil egin zuten.

1990eko hamarraldian, erregimena irekitzen hasi zen, itxuraz ordea. Hala, 1993an egin ziren legebiltzarrerako lehen hauteskunde alderdi anitzekoak, eta Obiangen alderdiak gehiengo absolutua lortu zuen. Antzera gertatu zen 1995eko udal hauteskundeetan, baina ordukoan oposizioak ez zituen emaitzak onartu. 1996ko lehendakaritzarako hauteskundeetan ere arazoak izan ziren, eta oposizioko bi alderdi nagusiak, azken unean, erretiratu egin ziren. Obiangek botoen % 97 eskuratu zuen, baina, oposizioaren esanetan, abstentzioa % 70ekoa izan zen.

Afrikar Batasuneko presidentea izan zen 2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodoro Obiang Nguema Aldatu lotura Wikidatan