Teodoro de Faria
| Teodoro de Faria | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2007ko martxoaren 8a - 2025eko abuztuaren 23a Elizbarrutia: Funchalgo elizbarrutia
1982ko martxoaren 10a - 2007ko martxoaren 8a ← Francisco Antunes Santana (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Funchal, 1930eko abuztuaren 24a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Funchal, 2025eko abuztuaren 23a (94 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
Teodoro de Faria (Funchal, 1930eko abuztuaren 24a – ibidem, 2025eko abuztuaren 23a) portugaldar elizgizon katolikoa izan zen, 1982tik 2007ra Funchalgo apezpikua izan zena.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teodoro de Faria Funchalen jaio zen 1930eko abuztuaren 24an eta 1956ko irailaren 22an apaiztu zen Funchalgo katedralean. 1966an, ordenatu eta hamar urtera, Erromako Pontifize Eskola Portugaldarreko errektoreorde izendatu zuten eta geroago Pontifize Eskolako errektore eta San Antonio elizako parroko.[1][2]
1982ko martxoaren 10ean, Joan Paulo II.a aita santuak Funchalgo apezpiku izendatu zuen. Erromako San Antonio elizan ordenatu zuten urte bereko maiatzaren 16an. Kontsakratzaile nagusia Maximilien de Fürstenberg kardinala izan zen eta besteak, berriz, Aurelio Sabattani eta Maurílio Jorge Quintal de Gouveia artzapezpikuak. Maiatzaren 30ean hartu zuen kargua.[1]
1986an Migrazio eta Turismorako Portugalgo Apezpiku Batzordeko presidente izendatu zuten, eta bi urte geroago Migratzaileen eta Ibiltarien Pontifize Batzorde kide hautatu zuten.[3] Portugalgo apezpiku-konferentzia ordezkatu zuen Europako Erkidegoko Apezpiku Konferentzietako Batzordean.[3]
2007ko martxoaren 8an, Benedikto XVI.a aita santuak bere erretiroa onartu zuen.[1] Funchalgo apezpiku emeritu gisa, gutxi parte hartu zuen Madeirako bizitza publikoan, ekitaldi erlijioso eta akademiko nagusietan bakarrik agertuz.[4]
2008ko ekainaren 6an, Henrike Printzearen Ordenako Ofizial Handi izendatu zuten.[5]
Frederico Cunha apaiz brasildarra haurren tratu txarrarengatik atxilotu zutenean, Teodoro de Fariak protesta egin zuen, «Jesukristo bezain errugabea» zela eta «juduen eraso bidegabea» jasan zuela esanez.[6]
2025eko abuztuaren 23an hil zen, 95 urte bete baino egun bat lehenago.[1]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Eugène de Mazenod apezpikua (1832)
- Joseph Hippolyte Guibert artzapezpikua (1842)
- François Richard de La Vergne kardinala (1872)
- Pietro Gasparri kardinala (1898)
- Clemente Micara artzapezpikua (1920)
- Jozef-Ernest van Roey kardinala (1926)
- Maximilien de Fürstenberg kardinala (1949)
- Teodoro de Faria apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Bishop Teodoro de Faria †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Ingelesez) «Gebetsliga Mourns the Passing of Bishop Teodoro de Faria» Kaiser Karl Gebetsliga für den Völkerfrieden 2025-08-25 (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ a b (Portugesez) «D. Teodoro de Faria "trouxe" João Paulo II à Região» RTP 2007-03-08 (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Portugesez) «D. Teodoro Faria fala sobre o beato Carlos da Áustria» dnoticias.pt 2012-02-07 (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Portugesez) «Cidadãos Nacionais Agraciados com Ordens Portuguesas» Página Oficial das Ordens Honoríficas Portuguesas (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Portugesez) Ferreira, Roberto. «Um caminho sem retorno» dnoticias.pt 2018-09-02 (kontsulta data: 2025-08-28).