Terai ordokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terai lautada» orritik birbideratua)
Chitwan Parke Nazionala, Nepalen

Terai ordokia (nepaleraz तराई,hindiz तराई, urduz ترائی), Nepal, India eta Bhutanen zabaltzen den ordokia da, konkretuki Iamuna ibaiaren eta Brahmaputraren artean hedatzen den baso, sabana eta aintzira ingurunea. Montzoi garaian urak estaltzen du. 49.500 km²-ko azalera du, erdia baino gehiago Indian dagoelarik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persierazko hitz batetik dator, "tarāī" hitzak "ordoki hezea" esan nahi baitu.

Nepalgo Terai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eremutan banatzen da:

  • Kanpoko Terai: Siwalik mendikatearen eta Indiako mugaren arteko lurra da, aintzira eta baso ugari dituena, eta erabat laua. Indiatik etorritako jendeak populatu izan duenez Nepalgo erregeek beti marginatu izan duen eremua da.
  • Barneko Terai (nepaleraz: भित्री तराई, Bhitrī Tarāī): Siwalik eta Mahabharat mendikateetako haran luzeek osatzen dute. Malariak eragin handia du eremu honetan, baina bertako aborigenak diren tharu leinuak gaixotasunarekiko inmunitatea garatu du.

Indiako Terai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terai ordokiaren 30.000 km² Indian daude, Uttaranchal, Uttar Pradesh eta Bihar estatuetan. 800 kilometro luze da eta 50-60 kilometro zabal. Animalia erreserba ugari sortu ditu Indiak, hala nola, tigrea babesteko Corbett Dudhwa eta Valmiki Parke Nazionalak eta elefanteak babesteko Shivalik Erreserba.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajen basozainek ziotenez aintzina Terai ordokia nekazalgune garrantzitsua izan zen, baina budismoak atzera egin ahala lur sail hauek utzikeria jasan zuten eta basoak estali zituen. XIX mendean trenbidea eraikitzeko erabat soildu zuten. Baina barneko Terain malariaren eragina izugarria zen eta malariaren aurkako erresistentzia garatua zeukaten indigenak baino ezin ziren han bizi. 1950an DDTa erabiltzen hasi ziren eta Terai birpopulatzen hasi zen.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Terai ordokiko toki turistikoenak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]