Tere Irastortza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tere Irastortza
Tere Irastortza (F.M.).jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1961eko otsailaren 23a (56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak irakaslea eta idazlea

Tere Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961eko otsailaren 23a) euskal idazlea da. Olaberrian (Gipuzkoa) bizi da[1]. Bere poema liburu batzuk Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, Jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak egin ondoren, emakumeari buruzko literaturan, semantikan eta ideologian interesa agertu zuen. Bere lehen obra 1980an argitaratu zuen Gabeciak poesia liburua. Obra poetiko oso oparoa  osatu du harrezkero.[3]

1980.urtean Kritika Saria euskerazko poesiari saria jaso zuen Gabeciak lanagatik. 2003. urtean errepikatuz Glosak esana zetorrenaz lanarekin.

1990eko hamarkadako erdialdean berriz, hasi zen Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan lanean poeta zaldibiarra[4].

Elkarte eta erakunde ezberdinetan parte hartu du. 2001ean, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten, Andolin Eguzkitza ordezkatuz eta kargu hartan aritu zen 2006 arte. Bergarako Idazle Eskolako sortzailea, irakaslea eta zuzendaria, sortzetik 2003an. Euskal Pen Klubaren sortzaileetarikoa, 2004ean[5]. Beasaingo Andramendi Ikastolako zuzendaria ere bada 1996tik[6].

Liburuak argitaratzeaz gain, hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte. Adibidez, aldizkari ugarien sortzaile izanik: Susa, Kandela[7], Goierritarra eta Kalegats. Beste aldizkari hauetan berriz, Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazio Euskaraz, Egan, Karmel eta Hegats poema eta ipuinak argitaratuz kolaboratu du. Argia aldizkarian ere laguntzen du. Euskadi Irratiko Klasikoen Giltzak musika saioaren idazketa ere bost urtez zuzendu zituen.

Itzulpengintza ere jorratzen du, Marià Manent eta Edmon Jabés katalanetik, Marina Tsvetaieva frantsesetik, idazleak euskaratuz.[1]

Literatura arloko honako webguneen sortzean ere parte hartu du: www.idazten.com eta www.iztueta.com[8]

BI seme-alaben ama ere bada.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak
Xxx.jpg
Audioa
Tere Irastortza, Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak liburuko Itsasoak lehorra garaitu ezin duenean poema irakurtzen.
Datuak
Egilea Tere Irastortza
Argitaratze-data 2000
Argitaratzailea Pamiela

Bere obra gehiena Pamiela argitaletxeak argitaratu du.

Koldo Izagirreneren eritziz obra oparoa du Tere Irastortzak, anitza, estilo desberdinetakoa, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetarik sortzen baldin badu poema, esperientziatik sortzen du ideia[9].

Jon Kortazarren esanetan berriz sortzaile honek txikitasunaren eta gutxienekoaren gainean egiten du poesia[10]. Poemagintzari dagokionez, bi joera bereizteko beharra ikusi zuen Kortazarrek: Sarrionandiaren eragina eta emakumeek idatzitako literaturak hartu zuen garrantzia. Bada, testuinguru horretan agertzen dira Tere Irastortzaren testuak. Idazleak berak bere poetikaz iritzitakoa jasotzen du Kortazarrek hurrengo lerrootan:

“Irastortzak dio bere poemagintza idealizazioranzko ibilaldia dela eta poesia idatziz soilik mundua ez dela aldatuko baldin badaki ere, bere lanak hasieran hurbileko eta eguneroko munduarekiko loturak aurkitzea xede bazuen ere, emeki-emeki bere baitako adierazpidetik abiaturik poesia minimalistarantz egin du, izan ere, poesia on guztietan ageri diren gaiak baliatzen baditu ere, egileak egia handien aurrean dituen usteak ediren baikenitzake: amodioa, bizitza eta heriotza” (Kortazar, 2003, 235)[4]

Glosak. Esana zetorrenaz
Xxx.jpg
Audioa
Tere Irastortza, Glosak. Esana zetorrenaz liburuko Jada eklipsea poemaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Tere Irastortza
Argitaratze-data 2003
Argitaratzailea Pamiela
Eta orain badakit
Eta orain badakit.jpg
Audioa
Tere Irastortza, Eta orain badakit liburuko Ezari emanak galdu egiten ditugu poema irakurtzen.
Datuak
Egilea Tere Irastortza
Argitaratze-data 2011
Argitaratzailea Pamiela

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikatutako olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikara da  (Egun argi hartan, Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne, 1985)
  • Garena garela (Garena garela, Ur da lur. Kilometroak 2001)
  • Testamentuaren azken klausula  (Garena garela, Ur da lur. Kilometroak 2001)
  • Hitza bihotzari, euskara bizitzari (Garena garela, 2001)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gabeziak Kritika Saria , 1980
  • Gaia eta gau aldaketak R.M. Azkue Sarian aipamena 1981
  • Hostoak Bilbao Aurrezki Kutxak egilearen liburua saritu eta argitaratu zuen, 1982

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Tere Irastortza. Idazleak. Eus, http://www.idazleak.eus/english/writers/tere-irastortza-garmendia. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  2.   Tere Irastortza. Webgunea, http://www.tereirastortza.com/index.php?start=42. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  3. a b (Euskaraz)  Asurmendi, Mikel (2007), Komatxo artea 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006, Utriaske Vasconiae, 163. orrialdea, ISBN 9788493501952 .
  4. a b   Euskal Literaturaren Hiztegia, http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=510. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  5.   Euskal Pen, https://www.euskalpen.eus/whoweare. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  6.   Andramendi Ikastola, http://beasaingoikastola.eus/index.php/eu/tere-irastortza. Noiz kontsultatua: 2017/11/15 .
  7.   Kandela. Auñamendi entziklopedia., http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/kandela/ar-154151/. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  8.   [Literatura arloko honako webguneeen sortzaile ere izan da: www.idazten.com eta www.iztueta.com Idazten], Literatura arloko honako webguneeen sortzaile ere izan da: www.idazten.com eta www.iztueta.com. Noiz kontsultatua: 2017/11/14 .
  9.   Zubitegia. XX mendeko poesia kaierak, http://zubitegia.armiarma.eus/?p=kai-120. Noiz kontsultatua: 2017/11/15 .
  10. Txantiloi:Ei  Kortazar, Jon (2009), Euskal Literatura XX. mendean, Prames. orrialdeak, ISBN 225 .

Euskal Idazleen Elkartea

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aierbe, Axun. Tere Irastorza : Y si las palabras no existieran In Joana Sabadell-Nieto, José M. Paz Gago, Lucía Fragi & Jon Kortzar (koord.): Cien años de poesía: 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas, paútas críticas. Berna: Peter Lan, 20117
  • Aierbe, Axun. Tere Iastorza: Manual debozio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzaco escu-liburua. In Egungo euskal poesiaren historia. Bilbao: EHU, L.G. 2009
  • Iturbide, Amaia. Ahots baten bidean. Euskaldunon Egunkaria 1995/04/09
  • Juaristi, Felipe. Bizitzaren mugak. El Diario Vasco 1994/11/12
  • Kortazar, Jon. Euskal Literatura XX. mendean. Zaragoza: Pramnes, 2000
  • Kortazar, Jon. Luma eta lurra: Euskal Poesia 80ko hamarkadan. Bilbo: BBK & Labayru Ikastegia, 1997
  • Kortazar, Jon. Poesiaren paradoxa. In Jon Kortazar (zuz.): Egungo Euskal poesiaren historia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009
  • Lakasta, J.K. Txema Larrearen pasadizu bitxi sorta eta Tere Irastortzaren poema berriak kalean. Euskaldunon Egunkaria. 1211 azenb. 24 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]