Terentzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terentzio

Bizitza
JaiotzaKartago, K.a. 185
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaLake Stymphalia (en) Itzuli, K.a. 159 (25/26 urte)
Heriotza modua: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakkomediagilea, poeta, idazlea eta antzerkigilea
Lantokia(k)Antzinako Erroma
Lan nabarmenak
Genero artistikoakomedia

Musicbrainz: 25bd4e45-135c-44d1-a633-d5b99978fdec Discogs: 2278163 Find a Grave: 87163099 Edit the value on Wikidata

Publius Terentius Afer (c. K.a. 185K.a. 159), labur eta euskaraz Terentzio, Erromako Errepublika garaiko komedia idazle bai izan zen. Kartagon jaioa bide zen eta Terentius Lucanus erromatar senatariaren esklabo izan zen. Senatariak hezi eta bere bizkortasuna ikusirik, askapena eman zion. K.a. 160. urtean Greziara joan zen Erroman artean ezagunak ez ziren komediak jaso asmoz, lan hauek komedia berriko egileen antzerki lanetan zeuden oinarrituak, Menandro idazlearenetan batez ere. Askatasun handiz egokitu zituen obrak baina Plauto komediagile erromatarrak ez bezala, ez zen obrak erromatar giroan egokitzen saiatu eta Greziako kultura hartu zuen aintzat idazterakoan. Terentzioren lanak ikusle ikasiarentzat ziren eta agian horregatik ez zuten, bere garaian, arrakastarik lortu. Oinarritzat hartu zituen jatorrizko obretan bezala maitasunari buruzko arazo korapilotsuak erabili zituen gehienetan. Haatik, Erromara itzuli aurretik hil zen K.a. 159. urtean Greziako Estinfalo hirian.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi zituen sei lanak osorik heldu dira gaurdaino. Orden kronologikoan hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]