Teresa Amat i Canals
| Teresa Amat i Canals | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Teresa Amat i Canals |
| Jaiotza | Martorell, 1950 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2024ko irailaren 29a (73/74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | katalana gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filologoa |
| Enplegatzailea(k) | Consorci per a la Normalització Lingüística (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| alirica.blogspot.com.es | |
Teresa Amat i Canals (Martorell, 1950 – 2024ko irailaren 29a[1]) kataluniar filologo, idazle eta blogaria izan zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katalan filologian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean[3]. Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergon aritu zen teknikari gisa[4]. Francesc Pujols Fundazioaren patroia izan zen[5].
2009an Castracions. Cinquanta anys de revolució cubana liburua argitaratu zuen[6]. Saiakera hori Kuban egin zuen egonaldiarekin eta herrialdeko egoera azaltzeko beharrarekin lotuta sortu zen[7]. 2016an Tot ve que s'acaba ipuin bilduma kaleratu zuen, 2015ean Martorelleko Udalaren saria irabazi zuena[8]. 2024an El plaer de l'art. Josep Pla i els artistes argitaratu zuen, arteari eta artistei eskainitako liburua[9].
2002an katalanezko lehen blogetako bat sortu zuen, Les paraules i els dies[2].
2024ko irailaren 29an hil zen, 74 urte zituela[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Katalanez) Simon, Lluís. «Mor l’escriptora Teresa Amat, patrona vitalícia de la Fundació Francesc Pujols» El Punt Avui 2024-09-30 (kontsulta data: 2024-10-03).
- ↑ a b (Katalanez) «S’ha mort l’escriptora Teresa Amat, autora d’un dels primers blocs literaris en català» VilaWeb 2024-09-30 (kontsulta data: 2024-10-03).
- ↑ (Katalanez) «Teresa Amat Canals» Grup62 (kontsulta data: 2015-03-28).
- ↑ (Katalanez) «Nomenclàtor oficial de toponímia major de Catalunya» Comissió de Toponímia de Catalunya: xxiv. 2009 (kontsulta data: 2020-03-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Katalanez) «Mor l’escriptora martorellenca Teresa Amat» La Bústia 2024-09-30 (kontsulta data: 2024-10-03).
- ↑ (Katalanez) «Castracions» Grup 62 (kontsulta data: 2017-07-26).
- ↑ (Katalanez) Mera, Assumpta. «Teresa Amat. Autora del llibre “Castracions. Cinquanta anys de revolució cubana” (Edicions Proa)» aMartorell.cat (kontsulta data: 2024-10-03).
- ↑ (Katalanez) «Tot ve que s'acaba» Viena Editorial jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-07-21) (kontsulta data: 2024-10-03).
- ↑ (Katalanez) Safont Plumed, Joan. «El museu imaginari de Josep Pla» VilaWeb 2024-07-04 (kontsulta data: 2024-10-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from urria 2024
- 1950eko jaiotzak
- 2024ko heriotzak
- Martorelldarrak
- Kataluniako hizkuntzalariak
- Emakume hizkuntzalariak
- Filologoak
- Kataluniako saiakeragileak
- Emakume saiakeragileak
- Kataluniako ipuingileak
- Emakume ipuingileak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Katalanezko idazleak
- Emakume blogariak