Teresa Ann Savoy
| Teresa Ann Savoy | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1955eko uztailaren 18a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Milan |
| Heriotza | Milan, 2017ko urtarrilaren 9a (61 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
| Jasotako sariak | |
Teresa Ann Savoy (Londres, 1955eko uztailaren 18a - Milan, 2017ko urtarrilaren 9a) aktore britainiarra, bere ibilbidean zehar oso polemikoak izan ziren filmetan lan egin zuen, bereziki Calígula filma. Bere lan gehienak Italian egin zituen. XX. mendeko 70. hamarkadaren zinemaren mito erotikoa izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1955ean Londresen jaioa, Teresa Ann Savoy aktore britainiarra helduentzako Playmen aldizkari italiarrean (1973ko urria) agertu zen 18 urte zituela. 16 urtetik komuna Hippy batean bizi zen Sizilian. Bere aktore ibilbidea Le farò da padre filmean hasi zuen, La bambina izenaz ere ezaguna, 1974an adimen-urritasuna zuen Clotilde izeneko neskato baten papera eginez. 1975ean, Savoyk Tinto Brass ezagutu zuen eta elkarrekin lan egin zuten Salon Kitty (1976) film arrakastatsuan. 1979an, Brassek berriro zuzendu zuen Drusilla bezala Calígula film eztabaidatuan. Savoy 1981ean itzuli zen zinemara Aldo Ladoren La disubbidienza filmarekin, eta bertan Edith irakasle judu erakargarriaren papera egin zuen. Urte berean, Ninetto Davolirekin batera, A zsarnok szíve, avagy Boccaccio Magyarországon (Tiranoaren bihotza) filmean aritu zen. 2000. urtean, Savoyk bere azken agerraldi zinematografikoa egin zuen La fabbrica del vapore, Italiako lehen film digitalean. 1989an Royal Society of Arts-eko kide titulua jaso zuen. Savoy minbiziak jota hil zen 2017an, 61 urte zituela, Milanen. Senarrarekin eta bi seme-alabekin bizi zen.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera |
|---|---|---|
| 1974 | Le farò da padre (I'll Take Her Like a Father) | Clotilde Spina |
| 1976 | Salon Kitty | Margherita |
| 1976 | Vizi privati, pubbliche virtù (Private Vices, Public Pleasures) | Mary |
| 1977 | Sandokan alla riscossa! (Sandokan to the Rescue) | Jamilah |
| 1979 | Caligula | Drusilla |
| 1981 | La disubbidienza | Edith |
| 1981 | The Tyrant's Heart | Katalin |
| 1984 | Il ragazzo di Ebalus | Terrorista gaztea |
| 1986 | La Donna del Traghetto | |
| 1987 | D'Annunzio | Maria di Gallese |
| 2000 | La fabbrica del vapore | Magazziniera |