Edukira joan

Teresa Cabarrús

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Cabarrús

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuana María Ignacia Teresa Cabarrús y Galabert
JaiotzaCarabanchel Alto (en) Itzuli, 1773ko uztailaren 31
Herrialdea Espainia
 Frantzia
HeriotzaChimayko gaztelua, 1835eko urtarrilaren 15a (61 urte)
Hobiratze lekuaEglise Saint Pierre et Paul (Chimay) (en) Itzuli 
Familia
AitaFrancisco Cabarrús
AmaMaria Antonia Galabert de Cazanova
Ezkontidea(k)Jean Jacques Devin de Fontenay (en) Itzuli  (1788ko otsailaren 21a -  1793ko apirilaren 5a)
Jean-Lambert Tallien  (1794ko abenduaren 26a -  1802ko apirilaren 8a)
François-Joseph-Philippe de Riquet (en) Itzuli  (1805eko abuztuaren 2a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea eta Socialitea
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Teresa Cabarrús, izengoitiz Madame Tallien (Madril, Espainia, 1773ko uztailaren 31 Chimay, Belgika, 1835eko urtarrilaren 15a) 1789. urteko Frantziako Iraultzako heroia izan zen.

Francisco Cabarrús Baionako finantzari ospetsuaren alaba zen. Hasieran Frantziako Iraultzaren alde agertu bazen ere, Izu Handiaren garaian beldurtu, Frantziatik alde egiten hasi eta Espainiarantz zihoala preso hartu zuten Bordelen.

Kartzelan zela, Jean-Lambert Tallien herri-komisarioarekin maitemindu eta harekin ezkondu zen. Robespierreren agintaldia bukatu zenean (Thermidor 9), Frantziako emakume ospetsuenetakoa izatera iritsi zen; herriak Notre Dame de Thermidor izenaz ezagutzen zuen, eta haren ikuspegi moderatuak eragin handia izan zuen Konbentzioko eta Direktorioko garaian. Konbentzioaren Gerran iraultzaile frantsesak epaitzen ari ziren euskaldun batzuk estutasunetatik atera zituen.[1]

1805ean Belgikako Chimayko printzearekin ezkondu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «CABARRUS Y GELABERT, Teresa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2018-11-21).