Teresa Herrera Bandera
| Teresa Herrera Bandera | |
|---|---|
| Sorrera | 1986 |
| Herria | Coruña, Galizia |
| Parte-hartzaileak | Galiziako Liga |
| Modalitatea | lerrokatua |
| Garaipen gehien | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |
| Azken ekitaldia | 2025 |
| Irabazlea(k) | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |
Teresa Herrera Bandera (galizieraz: Bandeira Teresa Herrera) A Coruñan urtero jokatzen den estropada da. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligaren barnean sarturik badago ere sona handiko bandera da, bi jardunalditara jokatzen dena.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi jardunaldi dituen Galiziako estropada bakarra da. Hasierako urteetan bi jardunaldietako denborak batzen ziren. Gaur egun lehenengo jardunaldian Galiziako ligatako traineru guztiek hartzen dute parte eta gizonezkoen hamar traineru onenak eta emakumezkoen bost onenak sailkatzen dira bigarren jardunaldirako. Bigarren jardunaldiari "Finala" esaten zaio, traineruak hutsetik hasten baitira berriro.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ekitaldietan euskal traineruak izan ziren nagusi. 2001 arte Teresa Herrera Saria jokatu zen eta 2002tik aurrera Bandera ematen zaio irabazleari[1]. Bi aldiz jarraian edo hiru aldiz txandakatuta irabazi behar da Bandera bera eskuratzeko.
2007 urteko ekitaldian itsaso zakarra zen eta olatu batek Chapelaren trainerua bitan zatitu zuen. Momentu larriak bizi izan ziren eta bost arraunlari ospitalizatu beharra izan zen[2].
2019 urtean lehenengo jardunaldia Ligako jardunaldia izan zen eta aldi berean iganderako sailkapen estropada ere bai. 2. jardunaldian Bandera bera jokatu zen. Horrela beraz, emakumezkoen estropadan Ligan ez zebilen Náutico de Riveirak igandean bakarrik jokatu ahal izan zuen, eta bandera eraman ere bai.
2020an estropada bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz, hainbat taldetan positibo emandako arraunlariak baitzeuden[3].
2025ean itsasoaren egoera txarraren ondorioz igandeko jardunaldia ez jokatzea erabaki zen eta egun bakarreko estropada izan zen.[4]
Gizonezkoen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¹ 2007an bigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, bigarren txandan olatu batek Chapelaren trainerua itzuli eta bitan zatitu baitzuen.
- ² 2020ko ekitaldia ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Samertolameu | 12 | 1993, 1994, 2003, 2004, 2008, 2010, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022 |
| Tirán | 8 | 1995, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007, 2016 |
| Amegrove | 5 | 1999, 2006, 2011, 2012, 2015 |
| Ares | 3 | 2019, 2023, 2024 |
| Santurtzi | 2 | 1988, 1989 |
| Orio | 2 | 1991, 1992 |
| Mecos | 2 | 2002, 2009 |
| Kaiku | 1 | 1986 |
| Zumaia | 1 | 1987 |
| Zierbena | 1 | 1990 |
| Perillo | 1 | 2005 |
| Chapela | 1 | 2025 |
Emakumezkoen Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021. urtetik aurrera Bandera ematen da.
| Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
|---|---|---|---|
| 2014¹ | Samertolameu | Cabo da Cruz | - |
| 2015 | ez zen jokatu | ||
| 2016[5] | Cabo da Cruz | Chapela | A Cabana-Ferrol |
| 2017[6] | Mecos-Riveira | Cabo da Cruz | A Cabana-Ferrol |
| 2018[7] | Náutico Riveira | Vilaxoan | Perillo |
| 2019[8] | Náutico Riveira | Mecos-Coruxo | Cabo da Cruz |
| 2020 | bertan behera | ||
| 2021[9] | Cabo da Cruz | Perillo | Chapela |
| 2022[10] | Cabo da Cruz | Chapela | Mugardos-A Cabana |
| 2023[11] | Chapela | Rianxo | Cesantes |
| 2024[12] | Chapela | Cesantes-Amegrove | Rianxo |
| 2025[13] | Chapela | Amegrove | Cabo da Cruz |
- ¹ 2014an bi traineru soilik izan ziren eta ez da ekitaldi ofizialtzat hartzen.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Cabo da Cruz | 3 | 2016, 2021, 2022 |
| Náutico Riveira | 3 | 2017*, 2018, 2019 |
| Chapela | 3 | 2023, 2024, 2025 |
| Mecos | 1 | 2017* |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Redacción. «A Coruña acoge este fin de semana la 39.ª Bandeira Teresa Herrera» El Ideal Gallego (kontsulta data: 2025-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los remeros de Chapela salvan sus vidas tras partirse en dos su trainera» La Voz de Galicia 2007-08-06 (kontsulta data: 2019-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Suspendidas las regatas de Esteiro y Muros» La Voz de Galicia 2020-08-20 (kontsulta data: 2020-09-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Atlántico. (2025-08-30). «El Teresa Herrera se disputará hoy al completo por mal tiempo» Atlántico (kontsulta data: 2025-08-31).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Tirán y Cabo de Cruz triunfan en aguas del Orzán» La Voz de Galicia 2016-08-08 (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Vigo, koroibos |. (2017-08-28). «Samertolaméu conquista la victoria en el Teresa Herrera» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Coruña, La Opinión A.. (2018-08-12). «Samertolameu y Náutico de Ribeira ganan la bandera Teresa Herrera» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-08-26). «Ares se exhibe y gana con comodidad en aguas de Riazor-Orzán» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Coruña, Ayuntamiento de A. Coruña / Concello da. «Cabo de Cruz e Samertolameu levaron as bandeiras do Teresa Herrera de traiñeiras nas categorías feminina e masculina» Ayuntamiento de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Agencias. (2022-08-28). «Samertolameu y Cabo da Cruz se llevan la Bandera Teresa Herrera» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) koroibos. (2023-08-21). «Ares y Chapela ganan el Teresa Herrera» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ares y Chapela-Wofco reeditan su triunfo en el trofeo Teresa Herrera de traineras» La Voz de Galicia 2024-08-25 (kontsulta data: 2025-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Agencias/REDACCIÓN. (2025-08-30). «Doblete de Chapela en una bandera Teresa Herrera marcada por el tiempo» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-08-31).