Edukira joan

Teresa Rodrigo Anoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Rodrigo Anoro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa Rodrigo Anoro
JaiotzaAlmacelles1956ko abenduaren 28a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSantander2020ko apirilaren 21a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Fermilab
Kantabriako Unibertsitatea
Instituto de Física de Cantabria (en) Itzuli  (2016 -  2019)

Teresa Rodrigo Anoro (Lleida, Katalunia, 1956ko abenduaren 28a - Santander, Espainia, 2020ko apirilaren 21a) espainiar fisikaria izan zen. 1994az geroztik Fisika Atomiko saileko katedraduna zen Kantabriako Unibertsitatean. 2016an Kantabriako Fisika Institutuko zuzendari izendatu zuten.

1980an Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. 1985ean Zientzia Fisikoetan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 1981 eta 1987 bitartean Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroan (CIEMAT) egin zuen lan. Ondoren, doktoretza-ondoko egonaldiak egin zituen: 1988tik 1990ra CERNen (Suitza) eta 1990etik 1993ra Fermi National Accelerator Laboratoryn (Ameriketako Estatu Batuak).

Rodrigok garrantzi handiko bi saiakuntzatan parte hartu zuen. Lehenik eta behin, Fermilabeko Talkagailu Detektagailuan (CDF) tontor quarka aurkitzera eraman zuen esperimentuan egin zuen lan, ikerketaren funtsezko hainbat alderditan kolaboratuz. Bigarrenik, Higgs bosoiaren aurkikuntzan ere paper garrantzitsua izan zuen. Esperimentu hura CERNeko Hadroi Talkagailu Handian egin zen, Genevan. Esperimentuan zehar erakutsitako arduragatik eta lortutako emaitzengatik, 2010ean Muoien Solenoide Trinkoa (CMS) delako esperimentuko Nazioarteko Lankidetza Kontseiluko presidente aukeratu zuten, non 40 herrialdetako erakundek parte hartzen duten. 2012an CERNeko Politika Zientifikoko Batzordeko kide bihurtu zen.

2018an Emakume Zientzialarien Taula Periodikoan sartu zuten Dmitri Mendeleievek elementu kimikoen taula periodikoa argitaratu zuenetik 150. urteurrena betetzen zenean.