Terms of Endearment

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Terms of Endearment
Jatorria
Argitaratze-data 1983
Jatorrizko izenburua Terms of Endearment
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 132 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) James L. Brooks
Gidoigilea(k) James L. Brooks
Larry McMurtry

Antzezlea(k)
Shirley MacLaine
Debra Winger
Jack Nicholson
Danny DeVito
Jeff Daniels
John Lithgow
Albert Brooks
Huckleberry Fox
Mary Kay Place
F. William Parker







[[Kategoria:Huckleberry Fox Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:F. William Parker Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea James L. Brooks
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Richard Marks
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Gore
Argazki-zuzendaria Andrzej Bartkowiak
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Texas eta Nebraska
Argumentu nagusia familia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak Film onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Zuzendari onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Jack Nicholson

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

James L. Brooks

Film onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

James L. Brooks

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Polly Platt , Harold Michelson , Tom Pedigo , Anthony Mondell

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Michael Gore

Muntatze onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Richard Marks

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Debra Winger

Zuzendari onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

James L. Brooks

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

John Lithgow

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Shirley MacLaine

Soinu onenaren Oscar Saria
56th Academy Awards

Donald O. Mitchell , Rick Kline , Kevin O'Connell , James R. Alexander
Kanpo loturak

Terms of Endearment (euskaraz Maitasun Loturak) 1983ko James L. Brooks estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizleak zuzendu, egokitu eta ekoiztutako drama-komedia filma bat da. Larry McMurtry idazlearen izenburu berdineko Terms of Endearment eleberrian oinarritua dago. Shirley MacLaine, Debra Winger, Jack Nicholson, Danny DeVito, Jeff Daniels eta John Lithgow aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Aurora Greenway ama (MacLaine) eta Emma alabaren (Winger) arteko 30 urtetako harremana agertarazten du. Bitxikeria gisa, filma burutu aurretik, James L. Brooks zuzendari, gidoigile eta ekoizleak Garrett Breedloven pertsonaia Burt Reynolds aktoreak antzez zezan eskeini zion, baina honek The Cannonball Run filmean antzezteko hitzemana zegoenez, eskeintzari uko egin eta Jack Nicholsonek ordezkatu zuen, Gerora, filmak bereganatutako arrakasta eta sarien ondoren, Burt Reynoldsek hartutako erabaki hartaz nahiz bere buruaz honako esaldi sarkastikoa aipatu zuen: "Hollywooden ergela izateagatik ez da saririk jasotzen".

Oscar Sarietarako hamaika izendapen jaso zituen, bost irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (James L. Brooks), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (James L. Brooks), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Shirley MacLaine) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jack Nicholson). Bestalde, lau Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aurora (Shirley MacLaine) eta Emma (Debra Winger) oso harreman estua duten ama-alabak dira, baina bizitzaz ikuspuntu arras ezberdinak dituztenak. Aurora, alarguna da, jenio biziko baina bihotz oneko emakumea, eta Emma etxetik kanpo bizitzeko irrikitan dagoen neska gazte errebeldea, txarrena hori lortzeko bide konbentzionalena hautatuko duela da: ezkontzea. Bere aldetik, Aurorak bitartean, Garrett Breedlove (Jack Nicholson) astronauta ohiarekin maitasun harreman bat du. Urteak igaro hala, ama eta alabak elkar jasan eta zoriontasuna topatzeko biderik honena aurkitzen saiatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]