Terra sigillata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terra sigillataz egindako ontziak.

Terra sigillata latinezko esaldia da, euskaraz "lur zigilatua" esan nahi duena. Erromatar zeramika gorri distiratsua izan zen, ezaugarri eskeomorfak zituena. K. a. I. mendetik k. o. III. mendera arte ekoiztu zuten eta jatorriaren arabera lau motakoa izan daiteke:

  • Italiakoa
  • Hegoaldeko Galiakoa
  • Hispaniakoa
  • Afrikakoa.

Moldetan egiten zen buztin finaz; gorrixka zen eta berniz distiratsuz estaltzen zen. Sigillata ikusgarrienak Arezzon (Italia) egiten ziren terra sigillata edo “ontzi aretinoak” dira. Mitologia irudiak, mozorroak, lore sortak eta irudi geometrikoak ziren apaingarri nagusiak. K.o. II. mendean gainbehera izan zuen, eta III. mendean desagertu zen guztiz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.