Edukira joan

Terraza (geomorfologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Terraza, geologian eta geomorfologian, ibai batek edo itsasoak bere higaduraz sortzen duen plataforma da. Multzoka agertu ohi dira, eta orduan terrazen artean eskailera moduko bat osatzen dute, eta eskailera horretako mailak, terraza dira. Mailak diakronikoki (hau da, historia geologikoan une desberdinetan) sortu dira. Bi motakoak aurki ditzakegu: alubioi-terrazak (ibaien higadurak sortuak) eta itsas-terrazak (kostaldean itsas higadurak sortu dituenak).

Pakistango Hunza ibaiko terrazak

Alubioi terrazak edo ibai-terrazak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibai terraza bantzuren eraketa denboran zehar.

Ibai-terrazak dira, zalantzarik gabe, ibaien ibilguaren aldaketen ondorioz eratzen diren erliebe nabarmenetako bat.[1]

Ibai-korronteen higadura-lan etengabeak induskatutako haranen garapenean, gertakari garrantzitsuenetako bat "alubioien lautadak" eratzea da. Ibaiak arroaren goiko alden jasotzen ditu erauzitako materialak, eta berekin eramaten ditu zenbait lekutara, non, dena delako baldintza jakin baten ondorioz, abiadura galtzen duen eta baretzen den. Horrela, karga detritikoa (material solidoak) utzi behar izaten du, hedadura askotariko lautada batean barreiatzen dena. Aipatutako baldintza hori, ia beti, harana osatzen duten arroken eraketa edo ibai arroaren antolamenduaren araberakoa izaten da. Normalean higadurarekiko erresistentzia handiagoa denean, bertikala edo albokoa; orduan arroila edo haitzarte bat eratzen da, eta horren gainean pilatzen dira alubioiak. Beste batzuetan, batez ere bokaletatik gertu, alubioi-lautadak azken ibilbidean eratzen dira, ibai-korrontea geldituta geratzen baita urak itsasoratzen diren itsaso edo lakuarekin elkartzen direnean.

Hau da, lehenengo kasuan, ibaiak bere ibilgua sakontzea lortzen du, aurkitzen duen oztopoa moztuz. Bigarrenean, ur-korrontea ibaik berak uzten duen masa detritikoan barrena sartzen da, eta alubioi-lautada horiek haranaren alde batean eta bestean zintzilik geratzen dira, "ibai-terrazak" eratuz.[2]

Itsas terraza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas terraza bat, forma geografiko bat da, eta bi fenomenoren konbinazioaren ondorioz sortu den plataforma bat da: itsas mailaren aldaketak eta itsasertzean zeharreko altxamenduaren eta subsidentziaren aldaketa tektonikoak.

Itsasorantz leunki okertutako kostaldeko zerrenda estu baten itxura du, eta gehienetan itsas metaketek (lohia, harea, hartxintxarra) edo metaketa eolikoek (haizeek eragindakoak) estaltzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) onlinezebra. (2025-09-19). «¿Qué son las terrazas fluviales y cómo se forman?» Ingeoexpert (kontsulta data: 2025-11-02).
  2. (Gaztelaniaz) De Llarena, J. G.. «31.-Terrazas fluviales. Crónica de Historia Natural» Munibe: 27-33..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]