Terry Pratchett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Terry Pratchett
10.12.12TerryPratchettByLuigiNovi1.jpg
Bizitza
Izen osoa Terence David John Pratchett
Jaiotza Beaconsfield1948ko apirilaren 28a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Broad Chalke2015eko martxoaren 12a (66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza Posterior cortical atrophya
Alzheimerra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa John Hampden Grammar School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, kazetaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak Good Omens
Nation
Discworld books
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak P. G. Wodehouse, Gilbert Keith Chesterton, Lloyd Alexander eta Jack Vance
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0695332
http://www.terrypratchett.co.uk/

Sir Terence David John "Terry" Pratchett (Beaconsfield, Buckinghamshire, 1948ko apirilaren 28a - Broad Chalke, Wiltshire, 2015eko martxoaren 12a) fantasia eta zientzia fikziozko idazle ingelesa izan zen. Haren lanik ezagunenak Discworld sailekoak dira[1].

Berak Idatzitako 90 liburuak 37 hizkuntzetara itzuli dira, guztira 70 milioi liburu saldu direlarik[2].

1998. urtean Britainiar Inperioaren Ordenaren Ofizial izendatu zuten literaturari egindako ekarpenengatik, hurrengo urtean Warwickeko Unibertsitatean Literaturan Doctor Honoris Causa eta 2001 urtean izendapen berdina Portsmoutheko unibertsitatean. 2009. urtean Zaldun bihurtu zuten.[3][4]

2007. urtean Terry Pratchettek Alzheimer goiztiar mota bat jasaten zuela iragarri zuen.[5] Aurrerago Alzheimer's Research Trust erakundeari funtsezko diru emaria egin zion eta BBCko programa batean Alzheimerrekin izan zituen bizipenak kontatu zituen. 2015eko martxoaren 12an zendu zen, 66 urte zituela. Bere Twitter ofizialean honako hau zabaldu zen:

« - AZKENEAN ERE, SIR PRATCHETT, ELKARREKIN IBILI BEHAR DUGU
Terry Heriotzaren besotik heldu zen eta basamortu beltzera zeramaten ateak zeharkatu zituen, amaierarik gabeko gauean.
The end.[6] [7]
 »

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Discworld saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pratchettek 1983. Urtean hasi zuen Discworld saila, fantasiazko unibertso bat. Sail honek azpisailak ditu eta zenbait banakako istorio ere. Denak mundu berdinean garatzen badira ere kronologikoki [8] gertatzen dira eta hainbat eszenatoki desberdinetan dihardute hala nola Unibertsitate ikusezinean, Ankh-Morpork hirian edo Discworldeko edozein kontinente, herrialde edo eskualdetan.

Discworld mundua laua da eta lau elefante erraldoien bizkarren gainean doa, Great A'Tuin dortokatzarrak espazioan igerian doala daramatza laurak bere oskol gainean espazioan zehar.

Nobela hauek gure munduren parodia hutsa [9] dira hainbat gai jorratuz: pelikulak, egunkarien argitaratzea, rock and rolla, erlijioa, filosofia, aitzinako Grezia, Egiptoko historia, Golfoko guda, unibertsitateen politika...

Hauek dira nobelak atera ziren heinean adieraziak:

Zk. izenburua Argiraldi data Pertsonai nagusiak/gaia
1 The Colour of Magic 1983 Rincewind
2 The Light Fantastic 1986 Rincewind
3 Equal Rites 1987 Sorginak
4 Mort 1987 Heriotza
5 Sourcery 1988 Rincewind, Magoak
6 Wyrd Sisters 1988 Sorginak
7 Pyramids 1989 Jainkoak
8 Guards! Guards! 1989 Ankh-Morporkeko guardiak, Dragoiak
9 Faust Eric 1990 Rincewind
10 Moving Pictures 1990 Magoak, Zinema
11 Reaper Man 1991 Heriotza, Magoak
12 Witches Abroad 1991 Sorginak
13 Small Gods 1992 Jainkoak
14 Lords and Ladies 1992 Sorginak, magoak
15 Men at Arms 1993 Ankh-Morporkeko guardiak
16 Soul Music 1994 Heriotza, Magoak
17 Interesting Times 1994 Rincewind, Magoak
18 Maskerade 1995 Sorginak, Ópera
19 Feet of Clay 1996 Ankh-Morporkeko guardiak, Golem
20 Hogfather 1996 Heriotza, Magoak, Gabonak
21 Jingo 1997 Ankh-Morporkeko guardiak
22 The Last Continent 1998 Rincewind, Magoak, Australia
23 Carpe Jugulum 1998 Sorginak, Banpiroak
24 The Fifth Elephant 1999 Ankh-Morporkeko guardiak
25 The Truth 2000 Ankh-Morporkeko guardiak, Egunkaria
26 Thief of Time 2001 Heriotza, Historiaren monjeak
27 The Last Hero 2001 Rincewind, Ankh-Morporkeko guardiak, Jankoak, Magoak
28 The Amazing Maurice and his Educated Rodents 2001
29 Night Watch 2002 Ankh-Morporkeko guardiak, Historiaren monjeak, Denboran zehar bidaiak
30 The Wee Free Men 2003 Tiffany Aching
31 Monstrous Regiment 2003 Ankh-Morporkeko guardiak, Feminismoa
32 A Hat Full of Sky 2004 Tiffany Aching, Sorginak
33 Going Postal 2004 Moist von Lipwig, Posta
34 Thud! 2005 Ankh-Morporkeko guardiak
35 Wintersmith 2006 Tiffany Aching, Sorginak, Jainkoak
36 Making Money 2007 Moist von Lipwig, Banketxeak
37 Unseen Academicals 2009 Rincewind, Magoak, Futbola
38 I Shall Wear Midnight 2010 Tiffany Aching
39 Snuff 2011 Ankh-Morporkeko guardiak
40 Raising Steam 2013 Moist von Lipwig, Ankh-Morporkeko guardiak
41 The Shepherd's Crown Tiffany Aching

Discworldeko beste liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pratchettek beste zenbait liburuen idazten lagundu zuen Discworld unibertsoan oinarrituak naiz eta ohiko nobelak ez izan, hala nola The Discworld companion entziklopedia modukoa, Tata Oggen errezeta liburua, Pratchett Portfolioa, ¡¡Where's My Cow?¡ umeentzako liburua, The Science of Discworld lau aleetan banatuta eta beste asko.

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduentzako idatzi zituen lehenengo bi nobelak The Dark Side of the Sun (1976) eta Strata (1981) izan ziren. Gerora, Pratchettek Discworldeko liburuak eta haurrentzako liburuak idatzi zituen bi salbuespenekin: Good Omens (1990), Neil Gaimanekin batera idatzita eta Nation (2008), gazteentzako nobela.

Good Omensen ondoren, Pratchett Larry Nivenekin hasi zen lanean Rainbow Mars izeneko liburu batean; Nivenek azkenean bere kabuz bukatu zuen arren Pratchetten zenbait ideia mantendu zituela adierazi zuen epilogoan.

Pratchettek Stephen Baxterekin [10] elkarlanean The Long Earth, mundu paraleloei buruzko nobela idatzi zuen, 2012an argitaratuz. Serie honetako nobelak dira: The Long Earth, The Long War, The Long Mars eta The Long Utopia.

2012an Pratchetten fikziozko istorio laburrak argitaratu ziren A Blink of the Screen izenburupean eta 2014an antzeko lan bat ez-fikzioarekin A Slip of the Keyboard izenekoa

Haur eta Gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Carpet People izan zen bere lehen liburua, 1971ean argitaratua eta haurrentzako idatzia izan zen.

Truckers (1988) Nome gazteentzako trilogiaren lehen alea izan zen, gerora Diggers (1990) eta Wings (1990) etorri ziren. Aurrerago Johnny Maxwell trilogia idatzi zuen: Only You Can Save Mankind (1992), Johnny and the Dead (1993) eta Johnny and the Bomb (1996).

Nation (2008)izan zen gazte literaturara itzultzeko aukera eta jarraian Dodgers (2012) eta Jack Dodger's Guide to London (2013) argitaratu ziren.

2014ean Dragons at Crumbling Castle, Pratchettek idatzi eta Marcos Hayak marraztutako ipuin antologia izan zen azkena.

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Discworld liburu batzuk komiki moduan argitaratu dira. Beste zenbait, pelikulak egiteko moldakuntza lanak egin dira eta eskubideak saldu [11], naiz eta oraindik data zehatzik ez izan filmatzeko. Interneten Discworlden oinarritutako on-line jokoa aurkitu daiteke fan talde batek sortua. 14 abestiz osatutako albuma ere bada Dave Greensladek osatua.

Irratiz zenbait nobela entzun ahal izan ziren, batzuk serie moduan eskainiak eta beste batzuk ordubeteko dramatizazioan.

Telebistan marrazki bizidun eta animazio serie bihurtu dira Pratchetten lanak eta, naiz eta eskarmentu txarra izan zuen Hollywoodeko zinemagileekin, telebistarako luzemetraia egitea onartu zuen Vadim Jean zuzendaria eta Rod Brown produktorea gogo biziz eta kooperatibo ikusi zituenean.

Taula gainean antzeztu dira 15 nobela, askotan Pratchettek berak lagunduta.

Azkenik rol jokoa ere bada, bideojokoak eta mahai jolasak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Sir Terry Pratchett, renowned fantasy author, dies aged 66 Bbc.com
  2. (Ingelesez)Sir Terry Pratchettamazon.co.uk. Amazonen ikusia 2015eko maiatzaren 15ean
  3. (Ingelesez)Thegazette.co.uk London Gazette (58929): Supplement No. 1. 2008ko abenduaren 31
  4. (Ingelesez)Terry Pratchett lost for words as he receives knighthood
  5. (Ingelesez)Terry Pratchett: Living with Alzheimer's 2009 Azaroak 14
  6. (Ingelesez) How did Terry Pratchett tweet after his death?BBC News, 2015eko Martxoren 12a
  7. (Ingelesez)Twitter, Terry Pratchett Twitter Kontu ofiziala.
  8. (Ingelesez)Words from the master Terry Pratchett, The L-Space Web. n.d. 2007ko Abenduaren 16.
  9. (Ingelesez)Terry Pratchettekin elkarrizketan Scifi.com. 2005.
  10. (Ingelesez)The Long Earth SFX 2008
  11. (Ingelesez)BBC artikulua 2003

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terry Pratchett Aldatu lotura Wikidatan
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.